Izenburu nagusi honen azpian egoera ezberdin asko bildu nahi dira, baina guztientzat ezaugarri amankomun batzuk nabarmenduz. Eta zeintzuk dira ezaugarri amankomun horiek?
Ultzera izatea gaur egun nahikoa arrunta da, zortzi pertsonatatik batek baduelako, edo eduki duelako edota etorkizunean edukiko duelako.
Hepatitisa gibeleko erasana da; hantura-zeinuak ezaugarritzen duen erasana hain zuzen. Gaur egun usuena Hepatitis BIRALA da, baina badira hepatitis bakterianoak ere.
Sudurreko trenkada desbideratzea ez da estetika-arazoa soilik; ezta gutxiagorik ere. Oso kasu berezia izan ezik, alderantziz gerta daiteke, h.d. estetika bigarren mailara pasatzea eta arnas zailtasunak izatea, eta hori bai dela zuzendu beharrekoa, zeren airea sudurretik sartzen ez bada, arnasketa aho bidez egingo da derrigor eta honek beti dakartza molestia eta eragozpenak, askotan marranta eta hozturen iturri izateaz gain.
Beldurraren ranking guztietan lehen postua hartzen duen eritasuna zalantzarik gabe, minbizia da. Baina ez da bakarra. Bada nahikoa maiz agertu eta larriak izan daitezkeen beste eritasun asko.
50eko hamarkadaren bukaeran tabakismoaren kalteak agertzen zituzten lehen argitarapenekin, herri industrializatu gehienetan profesional medikoak izan ziren prozesua martxan jarri zutenak. Eta 30 urte geroago prozesu horrek ondorio positiboak lortu ditu, bai ikuspegi sanitariotik eta baita sozialetik ere.
Donostiako Institutu Onkologikoa ezaguna da onkologiaren arloan egiten ari den lan handia dela eta. Eranskin honetan bertan, Institutuaren historiari buruz zehaztasun argigarriak ematen dizkigu Irigarai doktoreak. Guk gaur eguneko egoeraren berri izateko Jesus MÂȘ Karrera eta Lurdes Aritziturri medikuengana eta Mari Jose Perez erizainburuarengana jo dugu.
Berehala beteko dira 5 mende, tabakoa gure artera heldu zenetik. Hasiera batean gutxi batzuen ohitura bitxi eta arraro zena, gaur egun herri industrializatuetan erikortasun eta hilkortasunari dagokionez izurrite ikaragarri bilakatu da.
Urteetan pentsatu izan da, inolako zalantzarik gabe, urteroko ikuskapena osasuna zaintzeko gomendagarria dela. Gutako bat medikuarengana txekeo baten eske joaten zenean, medikuak ez zuen begi onez ikusten.
Horra hor jendearen kezkak eta estutasunak sorterazten dituen hitza. Zer da minbizia? Zerk sortzen du minbizia? Zeintzuk dira bere sintoma edo zeinu nagusiak? Nola trata daiteke? Galdera horiei eta gure irakurleari burura etorriko zaizkion beste batzuei erantzuten saiatuko naiz ondorengo lerroetan.