Seguru gaude etxean?

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Asko eta uste baino gehiago dira gu guztion etxeak istripuak izateko leku arriskutsu bihurtzen dituzten arrazoiak: entxufeak, terrazako erlaitz edo baranda, kristalezko mahai puntazorrotzak, lixiba edo detergenteak, botikak, plastikozko poltsak, etab. Ez ahaztu etxea dela umeek istripu gehien izaten dituzten lekua; hain zuzen, errepidean edo kalean baino istripu gehiago gertatzen dira etxean.

Sukaldean

Bainugelan

Normalean nahi gabe gertatzen diren arren, eta azken urteotako joerak beheranzko bidea erakusten duen arren, oraindik ere beldurgarriak dira zifrak. Iaz, Espainiako Osasun eta Kontsumoko Ministerioak plazaratutako datuen arabera, ia 2.500 pertsona hil ziren etxean gertatutako bi milioi pasatxo istripuen ondorioz. Eta zein dira kaltetuenak horrelako istripuetan? Etxean denbora gehien ematen dutenak: haurrak eta emakumeak.

Neurri orokorrak

Asko (eta sarritan pentsatu ere egingo ez genituzkeenak) dira etxe-barruan umeari istripua eragin diezaioketen lekuak eta gauzak. Horregatik arreta-neurriak hartzea komeni da. Kontua ez da etxean beldurrez egotea, dena debekatzea, edo, beste muturrean, gehiegizko babesa eskaini nahian umearen jakin-min naturala moztu eta beretzat normalak diren jarduerak egiten ez uztea. Baina hori guztia onartuta ere, badira lasaitasun-giro batean bizitzeko hartu beharreko oinarrizko neurri batzuk:

  • Entxufeak babesgarriekin estali. Neurri sinple honek hainbat istripu saihesten ditu, eta oso merkea da.
  • Ez utzi umeen eskura guraizeak, orratzak, edota josturako lanak egiteko erabiltzen diren bestelako tresna zorrotzak.
  • Gorde ondo erreminta-kaxa (mailuak, aliketak, bihurkinak, etab.) eta pilak ere umeen eskuetatik urrundu.
  • Jarri topeak etxeko ate nagusietan (komunean edo egongelan adibidez), umea barruan itxita, ezin atera, gera ez dadin.
  • Ez erakutsi umeei non gordetzen dituzun botikak edo produktu toxikoak. Kontu berezia izan produktu arriskutsuen (lixiba, agoarras eta antzekoek) ontziekin, baita hutsik badaude ere. Umeak iristen ez diren tokietan gorde edo utzi behar lirateke.
  • Kristalezko mahaia arriskutsua izan daiteke umeak haren ingurutik pasatu behar badu. Babes itzazu mahaiaren izkinak.
  • Plastikozko poltsak ere arriskutsuak izan daitezke (ume txikiek burua sartu eta itotzeko arriskua dute).
  • Etxe-barruan eskailerarik baduzue, haurra seguru dabilela ikusi arte, pasabidea itxi, bere kasa gora edo behera ibiltzeko aukerarik izan ez dezan.
  • Piszina edo igerilekuak beti babestuta egon behar du, sare-moduko batekin, umeekin batera heldurik ez dabilen bitartean.
  • Jostailuek egokiak izan behar dute umeen adinerako. Egin kasu fabrikatzaileen oharrei, eta, horrela, alferrikako arriskuak saihestuko dituzu (pieza txikiak irenstea, adibidez).
  • Ez jarri aulkirik edo bestelako eserlekurik leiho edo balkoien inguruan. Ume txikien jakin-mina izugarria da, eta, konturatzerako, hortxe izango duzu umea, balkoi-ertzean begira.
Etxeko lekurik arriskutsuenak
Garbitzeko produktuak leku altu samarretan gorde, umeari oso erakargarri zaizkio eta garbigarrien koloreak.
B. Kortabarria

Berez, edozein gela izan daiteke istripu bat gertatzeko lekua, baina, inkesta eta estatistika guztiek diotenez, sukaldean eta bainu-gelan gertatzen dira istripurik gehien. Horregatik, bi gune horietan arreta-neurri bereziak hartu behar dira, ia-ia ohiturazkoak izan behar luketenak:

  • Ez utzi inoiz umea sukaldean bakarrik sua edo labea piztuta badago.
  • Gorde garbitzeko produktu guztiak leku altu samar batean, ahal dela sekula ez arraskaren azpian (ia etxe guztietan ohitura den bezala). Umeari oso erakargarri zaizkio garbigarrien koloreak, eta horiekin intoxikazio asko gertatzen dira.
  • Kontu berezia izan tresna puntazorrotzekin (aizto, guraize, etab.ekin), eta baita pospoloekin ere.
  • Terrazarako atea beti itxita eduki, eta ez utzi han umearentzako erakargarri izan daitekeen ezer: jostailuak, bizikleta, hondartzako palak, etab.
  • Sukaldeko etxetresna elektrikoak (labea, garbigailua, mikrouhin-labea, eta bestelako guztiak) umeen eskuetatik kanpo egon behar dute, eta segurtasuneko itxigailurik balute, hainbat hobe.
  • Kontuz lisaburdina edo plantxarekin, baita itzalita badago ere.

  • Zoruak lehorra egon behar du beti, irristatzeko arriskua gutxitzeko. Bainuontzitik irten bezain pronto, oinetakoak (txankletak, adib.) janzteko ohitura irakatsi behar zaie umeei.
  • Kontrolatu uraren tenperatura bainuontzian sartu aurretik.
  • Bainugelan etxetresna elektrikorik edukiz gero, entxufetik atera eta umeen eskuetatik urrundu.
  • Bizarra mozteko labanak ondo gorde erabili ondoren, umea iristen ez den armairu batean.
  • Botikina bainugelan badago (ez da ohitura egokia, dena den) itxi ezazu giltzarekin, eta ez gehiegi aipatu umeen aurrean.
Zer egin umeak etxean istripu bat izan badu?
  • Ez utzi inoiz umea sukaldean bakarrik sua edo labea piztuta badago.
    B. Kortabarria
    Lasai egoten saiatu, ideiak argiago edukiko dituzu eta gehiago asmatuko duzu zalapartaka eta itsumustuan ibilita baino.
  • Deitu larrialdietara. Telefonoan duzun solaskidea profesionala da, eta hark jakingo du ondoen nola jokatu behar duzun. Beharrezkoa balitz, anbulantzia bat edo medikuren bat bidaliko dizute, eta horiek iritsi arte zer egin behar duzun ere esango dizute.
  • Bien bitartean, jarri umea jarrera lasaian. Eduki ezazu behar bezala jantzita, hotzik edo berorik senti ez dezan.
  • Eman lehentasuna bizia arriskuan jar dezaketen lesioei: odoljarioak, intoxikazioak (susmoa besterik ez bada ere). Eta umeak pultsurik ez badu eta/edo arnasarik hartzen ez badu, eta shock egoeran baldin badago, egiozu ahoz ahoko arnasketa edo bihotzeko masajea, baina egiten jakinez gero bakarrik.
  • Ez jaso umea lurretik beharrezkoa ez bada; ezta hausturaren bat duela susmatzen baduzu ere. Ez eman edateko ezer.
  • Ez erabili alkoholik.
  • Odoljarioa kontrolatzen saiatu. Odoljarioa larria da 4-10 minutu baino gehiago irauten badu, eta zauriaren gainean eta zertxobait zanpatuz jarritako oihal garbi bat odolez blaitzen badu. Odoljarioa gorputz-adar batean baldin bada, altxa besoa edo zangoa. Ez erabili torniketerik, ongi egin ezean mesede baino kalte gehiago egin dezakete eta.
  • Ez egin benetan beharrezkoa ez den ezer, ezta mesede egingo diola seguru jakinda ere. Laguntzera datozen profesionalak bidean dira. Lasaitu zaitez zu zeu, eta lasaitu ezazu umea bitartean.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila