Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber

Elhuyar Zientzia

Paleolitoko jostorratzak ziren Noailles zulakaitzak

2019/06/12

Duela 29.000 eta 21.000 urte bitarteko aztarnategietan oso arruntak dira Noailles erako zulakaitzak. Bereziki Euskal Herriko, Pirinioetako eta Europa hegoaldeko …

Biomasaren banaketa Lurrean

2019/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Lurreko biomasaren azken kalkuluak dio 550 mila milioi tona karbonokoa dela planetako biomasa osoa. Kantitate ikaragarria da, eta agerian jartzen du bizia zirrikitu guztietan hazten dela. Gehienak landareak dira ­­—biomasa osoaren % 82—, baina biomasaren beste % 15 lurpe sakonean bizi da, mikroorganismoen lurraldean. Eta animaliok biomasa osoaren % 0,4 baino ez gara, ia arbuiagarri. Giza ikuspegi mugatutik nekez hauteman daitezkeen xehetasunak utzi ditu kalkuluak.

Biosferaren zirrikituetara begira

2019/06/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Modu asko dago ikusteko nola ari garen aldatzen planeta. Lurreko biomasaren azken kalkulutik abiatu gara gu, biosferaren zirrikitu guztietara begira; …

Txinako sendabelarren osagai bioaktiboen mekanismo molekularra aztertu dute

2019/05/28

Txinako sendabelarren osagai bioaktiboak aztertu dituzte, hainbat gaixotasun sendatzeko duten gaitasuna ulertu nahian, eta ikusi dute gure zeluletako RNA ez-kodetzailearen …

New Horizons zundaren emaitzak argitaratu dituzte

2019/05/21

Arg. NASA/Johns Hopkins University Applied Physics Laboratory/Southwest Research Institute/Roman Tkachenko

New Horizons zunda Ultima Thulera iritsi zenetik, lehenengo emaitzak argitaratu dituzte Science aldizkarian. Zunda batek gertutik aztertutako unibertsoko gorputzik urrunena da Ultima Thule (2014 MU69): Neptunotik harago dago, Kuiperren gerrikoan, beste milaka asteroide eta milioika kometen artean, eta eguzki-sisteman inoiz ikusitako objekturik gorriena dela adierazi dute. Metanola, ur izoztua eta molekula organikoen ebidentziak aurkitu zituzten azalean, eta uste dute kolore gorrixka materia organiko hori eraldatzean sortutakoa izan daitekeela.  

Bestelako ezaugarriak ere aztertzen ari dira: azaleko mantxa distiratsuak, haran eta mendixkak, eta krater eta zuloak, besteak beste. Aurkitu duten sakonunerik handienak 8 km-ko zabalera du, eta inpaktu batez sortuko zela uste dute. Beste zulo txikiagoak, ordea, izotzak eragindakoak izan daitezkeela diote NASAko ikertzaileek.

Bi lobuluko objektua da. Ultima izenez ezagutzen da handiena eta Thule izenez txikiena. Hasieran, bananduta baina objektu bitar gisa orbitatuko zutela uste dute, eta gerora fusionatu egin zirela. Lerrokatze-ardatzak ikusita, iradoki dute fusionatu ziren alde berak izango zituztela parez pare eta puntu beraren inguruan orbitatzen aritu ziren bitartean.

Une hauetan Ultima Thulek Eguzkiraino duen distantzia ikusita, eta orbital egonkorra izanik, ikertzaileek uste dute ez zuela apenas aldaketarik pairatuko eguzki-sistemaren sorreratik, kaltetuko zuen erradiazio gutxi jasotze baitu. Hala, gure planeta-sistemaren hastapenak ikertzeko balio handiko objektua dela aurreikusi dute, espazioko fosil bat bailitz. 

2019 CAF-Elhuyar sariak, ibilbide luzeko tren baten kronika

2019/05/16

25 urte bete zituzten atzo CAF-Elhuyar sariek, eta ekitaldi berezia egin zuten CAFen egoitza nagusian. Irabazleek publikoari ateratako irribarre eta …

Munduko ibaien zatiketa larria dela ohartarazi dute

2019/05/14

Munduko ibaien lehenengo ebaluazio globala egin du McGill Unibertsitateko eta World Wildlife Fund-eko (WWF) ikertzaile-talde handi batek. Satelite-datuez baliatuta, isuri …

3D inprimagailuez organo funtzionalak sortzeko baskularizazioa lortu dute

2019/05/06

Bioingeniariek muga handi bat topatu izan dute 3D inprimagailuez giza organo funtzionalak sortzeko lasterketan: ez dute lortzen organoak oxigenoz eta …

Espazioan egoteak gugan sortzen duen eragina ikertu dute bikiekin

2019/04/11

NASAk gidatutako ikerketa batean, argitu dute zer arazo eragin ditzakeen gizakiongan espazioan denbora luzez egoteak. Biki astronautak erabili dituzte horretarako: …

Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako historia genetikoa argitaratu da

2019/03/14

Science aldizkariak Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako historia genetikoa azaltzen duen lana argitaratu berri du. Hainbat aztarnategitan bildutako 271 iberiarren DNA aztertu dute, eta zehaztu dute zer-nolakoa izan zen urte haietako migrazioek eragindako fluxu genetikoa. Erdialdeko Europatik penintsulara etorritako migrazioen eragina oso handia izan zela argitu dute; ia gizonezkoen populazio osoa ordezkatzerainokoa. Eta agerian jarri dute euskaldunok penintsulako beste populazioekin ditugun desberdintasun genetikoak azken 2.000 urtekoak besterik ez direla.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila