AHT eta auto elektrikoa, noizko eta zenbateraino?

Kortazar García, Andoni

Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa, EHU.

EKOPOL ikerketa-taldea

Urretxo de la Fuente, Leire

Ingeniari elektronikoa. Automozioko irakaslea Lanbide Heziketan

aht-eta-autoelektrikoa-noizko-eta-zenbateraino
Arg. Milos Muller/Shutterstock

Klima-larrialdiari aurre egiteko estrategien artean, garraioak garrantzi aipagarria du. Horren erakusgarri dira azken urteotan arloa eraldatzeko egin diren inbertsioak. Pertsonen mugikortasunean, adibidez, politika publikoek urteak daramatzate abiadura handiko trena eta auto elektrikoa bultzatzen. Hala eta guztiz ere, egitasmo horiek ez dira gauzatu: AHTaren epeak behin eta berriro luzatzen dira, eta errekuntzako motordun autoak gehiengoa dira oraindik, motor elektrikoa dutenen aldean.

Zergatik ez dira oraindik errealitate bihurtu AHTa eta auto elektrikoaren aukerak? Eta egitasmoak gauzatuko balira ere, hau da, AHTa martxan jarriko balitz eta auto elektrikoak errekuntzakoa ordezkatuko balu ere, zenbaterainoko eragina izango lukete klima-larrialdiarekin erlazionatutako helburuetan?

Galdera horiei erantzun diete arlo bakoitzeko aditu banak: Andoni Kortazar Garcíak eta Leire Urretxo de la Fuentek, hurrenez hurren.

 

Andoni Kortazar García

Abiadura handiko trena trantsizio ekologikoan

 

Leire Urretxo de la Fuente

Ibilgailu elektrikoa abiadura motelean

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila