Basque Center on Climate Change, BC3 izeneko Klima Aldaketari buruzko Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroa (BERC) sortu dute Ikerbasquek, Ihobek eta Euskal Herriko Unibertsitateak, mundu osoko erreferentzia-zentro bilakatzeko bokazioz. Zentroak klima-aldaketaren alorrean dauden munduko aditurik onenetako batzuk erakarriko ditu, eta horiek ingurumen-krisiaren ondorioak eta balizko kalteak arintzeko formulak aztertuko dituzte Euskaditik.