Analisiak

Hominidoak ala homininoak, zer gara gu?

2016/03/01 Iriondo Orensanz, Mikel - Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU)
Manzano Basabe, Carmen - Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU)

Gure ahaide ebolutibo hurbilenak txinpantzeak direla argi eta garbi dugu gaur egun. Orain dela 6-7 milioi urte bizi izan zen …

NZ2Topa! Naturaz eta euskaraz, elkarrekin Topa!

2015/12/21 Amaiur Esnaola Illarreta - EuskalNatura elkarteko kidea eta NZIITopa!-ren antolatzailea

Alor ezberdinetan lanean dabiltzan naturazaleak, irakasleak, ikasleak, ikertzaileak… elkartzeko asmotan, bigarren urtez ospatu dugu Natur Zientzien Topaketa (NZ2Topa!). Duela bi urteko arrakastaren ostean, indartsu ekin genion NZ2Topa! antolatzeari UEUko Natur Zientzien saileko eta EuskalNatura elkarteko kideok. Aurreko topaketatik ondo eginak gogoan hartuz eta okerretatik ikasiz, hainbat hilabetez prestatzen ibilitakoa Donostiako Eureka! Museoan gauzatu genuen azaroaren 28 eta 29an. Lan oro eginda, helburua bete genuelako sentsazioarekin itzuli ginen etxera.

Postpolio sindromea: arazoak eta proposamenak

2015/10/24 Mario Feijoo Anakabe. - Euskadiko Polio Elkartearen lehendakaria.

Urriaren 24a poliomielitisaren aurkako nazioarteko eguna da. Egun hori baliatuz, guztiokin partekatu nahi ditu EPE-Euskadiko Polio Elkarteak poliomielitisaren ondorio berantiarrak, eta, besteak beste, postpolio sindrome izenekoa —horren mehatxupean bizi baikara poliomielitisaren epidemia jasan genuenok—, baita gaur egun ditugun arazoak eta proposatzen ditugun irtenbideak ere.

Turismo ornitologikoak hegazti-populazioetan duen inpaktua

2015/09/01 Gorospe Rombouts, Gorka - Ornitologoa, ilustratzailea eta gidaria

Hazkunde handia izan du azken urteotan natura behatzeko turismoak, batez ere ornitologikoak. Globalizazioari esker, geroz eta errazagoa da noranahi iristea, …

Ikergazte, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz

2015/06/07 Latatu, Ainhoa - UEU
Alegria, Iñaki - UEU
Omaetxebarria Ibarra, Miren Josu - EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea eta ikertzailea

Duela 43 urte sortu zenetik, euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUk duen helburu garrantzitsuenetako bat. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da …

Infekzioen globalizazioa

2015/03/13 Basaras, Miren - Mikrobiologiako Irakasle Titularra

Azken urteotan, sarri entzun izan ditugu zenbait infekzioren izen bereziak; entzun izan dugu, halaber, mehatxu bat direla infekzio horiek, hala nola hegazti-gripea, Ebola birusa, SARS edo MERS koronabirusak eta abar luze bat. Baina, zergatik dira mehatxu XXI. mende honetan?

% 1eko fetu-galeraren dogma, gainbehera

2015/02/16 Querejeta Urrestarazu, Maria Eugenia - Policlinica Gipuzkoako genetika-unitatearen zuzendaria

International Society for Prenatal Diagnosis (ISPD) erakundeak hiru hilean behin argitaratzen duen Prenatal Prespectives aldizkariak artikulu hau argitaratu zuen 2014ean: …

Ilgora/Ilbehera hitzen esanahiaren inguruan

2015/01/01 Arregi Biziola, Manu - Fisikaria eta astronomia-zalea

Prostituitu egin ote dugu euskara, Ilgora eta Ilbehera hitzen erabileran? Horrela diote batzuek oihartzun handiko zenbait komunikabidetan. Orain dela gutxi arte, guztiok gentozen bat Euskaltzaindiaren definizioarekin. Ilgora da Ilargi berritik Ilargi betera doan 14 egun inguruko aldia, edota tarte horretako erdiko eguna, Ilargiaren erdia argituta dagoena. Parekoa da Ilbeheraren definizioa (14 eguneko epea, Ilargi betetik Ilargi berrira doana, edota tarteko erdiko eguna). Bi hitz horien interpretazio literalari helduz, esanahia bestelakoa dela diote batzuek. Ilgora litzateke Ilargia egunetik egunera gorantz doan aldia. Ilbehera, berriz, egunetik egunera beherantz egiten duena. Ikus dezagun, lehenengo, fenomenoa.

Posible al da bikaintasuna zientzian berdintasunik gabe?

2014/11/14 Arri Gartzia, Naiara -

Izenburuko galderari erantzun nahian, mahai-ingurua antolatu zuten Elhuyar Zientziak eta Elhuyar Aholkularitzak azaroaren 13an. Berdintasun Gunearen (Emakunde) eta Zientzia Astearen (Innobasque) markoa aprobetxatuta, ikerketa-arloan diharduten lau emakume gonbidatu zituzten zientziaz eta berdintasunaz eztabaidatzera: Osasun Saileko Elena Aldasoro Unamuno, Ikerbasqueko Ainhoa Madariaga Martinez, Mondragon Unibertsitateko Ainhoa Larrañaga Elorza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Teresa Nuño Angós.  Haien ikuspegi eta ibilbideak uztartuz, Euskal Herrian zientzia-sisteman dagoen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek zein entzuleek.

Botika bioantzeko berrien erronka

2014/11/01 Calvo Hernáez, Begoña - Farmazian eta Farmazia Teknologian katedraduna

Botika bioantzekoak generikoen baliokide konplexuak dira. Merkatuan sartzen hasi dira, eta badirudi eragin handia izango dutela osasun-sisteman datozen urteetan. Botika bioantzekoak aurretiko beste botika bioteknologiko berritzaile baimendu batzuen kopiak dira —ez guztiz berdinak—, haien patenteak iraungitzean sortuak. Produktu originalen patente asko iraungi izanak bide eman du kopia merkeagoen merkatua irekitzeko, eta horrek lagunduko du patologia larriak dituzten gaixoen —hala nola minbizia edo gaixotasun autoimmuneak dituztenen— tratamenduak (garestiak) eskurago izaten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila