Analisiak

Garraio elektrikoa

2020/03/01 Oihana Otaegi Madurga - Garraio Sistema Adimendunak eta Ingeniaritza
Gorka Hoyos Berastegi -
Arrate Alonso Gómez - Seinalearen Teoria eta Komunikazioak Taldea

Aurreikusten da hogei urte barru ibilgailu gehienak elektrikoak izango direla. Uste izatekoa da herriak eta hiriak atseginagoak bihurtuko direla horrela, zarata eta kea gutxituko direlako. Energiaren ikuspegitik trantsizio energetikorako ere lagungarria izan daiteke. Baina azpiegitura berriak eta hiriak egokitzea eskatuko ditu.  Kasurik sinpleenean, karga-puntuak ugaritzea eta elektrizitate-ekoizpena nabarmen handitzea. Eskutik datoz galdera asko: nola lortuko da beharko den elektrizitate guztia? Nondik eskuratuko ditugu bateriak sortzeko beharko diren lehengai preziatuak? Benetan jasangarriagoa al da garraio-mota hori?
 
Horretaz guztiaz hitz egiteko, Elhuyarrek garraio elektrikoaren inguruko hausnarketa-saio ireki bat antolatu zuen San Telmo museoan. Hiru aditu eta aritu gonbidatu zituen ikusleekin batera eztabaida-saio batean parte hartzera. Helburua zen hausnartzea ea garraio elektrikoa irtenbide egokia ote den gure herri eta hirietako garraio-eredurako. Mahai-inguruan adituek botatako ikuspuntuak jaso ditugu hurrengo orrialdeetan. Hauek dira adituak:
 
Oihana Otaegi Madurga, Vicomtecheko Garraio Sistema Adimendunak  eta Ingeniaritza saileko zuzendaria. Auto autonomoetan aditua da; besteak beste, ikusmen artifizialean.  
 
Arrate Alonso Gómez, Mondragon Unibertsitateko Garraiobide Adimendunaren arloko ikertzailea. Autoen konektibitatean, sare elektrikoaren egokitzapenean eta zerbitzu-antolaketan aditua da.
 
Gorka Hoyos Berastegi, Kalapie elkartearen lehendakaria; urte askotan, Donostian bizikletaren erabilera sustatu duen eta hirigintza eta garraioari buruzko gogoeta sakonak egin dituen elkartea da Kalapie.
 

Adimen artifiziala jokoan

2019/12/01 Azkune Galparsoro, Gorka - Ikertzailea eta irakaslea
Helena Matute Greño - Psikologia Esperimentaleko katedraduna

Adimen artifiziala erronka teknologiko handia da gizakiontzat: gure gaitasunak dituzten makinak sortzea. Gurekin komunika daitezkeen eta, datu-kantitate izugarriak prozesatuta, beren kabuz ikasi eta erabakiak har ditzaketen makinak. Oraindik baten batek urruti senti badezake ere, gure bizitzan txertatuta dago jada adimen artifiziala, eta dena zipriztinduko du datozen hamarkadetan: garraioa, hezkuntza, kultura, finantzak, nekazaritza…

Urte gutxi barru, morroi informatiko pertsonalen bidez egingo ditugu erosketak, haiek iradokiko digute nola hobetu gure ikasketa-prozesua edota, gure sintomez galdetuta, diagnostiko medikoa egingo digute. Askoz ere eraginkorragoak izango gara adimen artifizialari esker, baina, bestalde, robotizazioak gizakioi lana eta tokia kenduko digulako kezka ere badute hainbatek.

Bada teknologia hori azkarregi garatzen ari dela dionik ere; aurrez erantzun beharreko galdera asko ikusten dituztenak. Izan ere, adimen artifiziala gure gizartearen mundu-ikuskeraren adierazpen bat da. Garrantzitsua da, hortaz, gizarteak ondo mamitua izatea teknologia hori, iritzi landua eta argia izan dezan legeak finkatu aurretik; ez dadin bihurtu gu geu kontrolatuko gaituen teknologia.

Oinarrizko hiru galderari heldu diegu, egungo egoeraz eta datorkigunaz jabetzeko: Zein dira adimen artifizialaren benetako potentziala eta erronka nagusiak? Zer hutsune ditu une honetan? Zer arrisku? 

Galdera horiei erantzuteko eskatu diegu adimen artifizialaren inguruan lanean ari diren bi adituri: Gorka Azkune Galparsoro, informatikaria eta adimen artifizialeko ikertzailea, eta Helena Matute Greño, adimen artifizialaren psikologia ikertzen duen psikologo esperimentala.

Krisialdi sozioekologikoaren ebidentziak

2019/09/01 Pascual García de Azilu, Unai - Klima eta Natur Ingurunea / Basque Centre for Climate Change
Zafra Calvo, Noelia - Aldaketa Globala eta Garapen Sostengarriko doktorea

Nazio Batuen IPBES plataforma zientifiko arauemaileak bere azken txostenean adierazi du milioi bat espezie galtzeko zorian daudela planetan; zortzitik bat. Habitaten galera dago biodibertsitatearen galeraren oinarrian, Lurraren azaleraren % 75 aldatu baitugu jada gizakiok kolpeka, deforestazioz, nekazaritza intentsiboz, lurrak urbanizatuz, krisialdi klimatikoa eraginez… Munduko zingiren % 80 eta baso-azaleraren % 32 suntsitu dugu. Ondorioa: espezieen % 20 desagertu da 1900etik hona, eta beste % 13 desager daitezke datozen urteotan. Bitartean, munduko populazioa bikoiztu egin da; barne-produktu gordin globala, laukoiztu; eta nazioarteko merkataritza, produktuak munduko edozein herrialdetara eramatea edo handik ekartzea sustatzen duen hori, hamar aldiz handitu.

Hazkunde ekonomikoaren dogma albo batera utzi behar dela dio txostenak, sistema ekonomiko jasangarri bat izan behar dugula helburu. Baina zein dira krisialdi sozioekologiko horren azpian dauden arrazoi sozioekonomikoak? Zer politika jarri beharko lirateke abian? Eta, agian garrantzitsuena, nola egiten da hori? Ongizatea sakrifikatu beharko dugu?

Galdera horiei erantzuteko eskatu diegu Unai Pascual Garcia de Azilu ekonomialariari eta Noelia Zafra Calvo ingurumen-zientzialariari. Biak, Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaileak.

Zientziaren gehiegizko espektatibak

2019/06/03 Alberto Ansuategi Cobo - Ingurumen-ekonomiako ikertzailea
Agirre Escobal, Ana - Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila

Hedabideok eta zientzialariek etengabe aztertu beharko genuke nola komunikatzen ditugun zientzian eta teknologian gertatzen diren aurrerakuntzak. Batzuetan, ikusgarritasuna eman nahian, gehiegizko espektatibak sor ditzakegu gizartean, eta, ondorioz, sekulako kaltea eragin, soziala zein zientifikoa.

Puri-purian dauden bi alor ekarri ditugu, edizio genetikoan erabiltzen den CRISPR teknika eta krisi klimatikoa konpontzeko teknogiena, eta horretan aditu diren Ana Agirreri eta Alberto Ansuategiri galdetu diegu gehiegizkoak ote diren sortu diren espektatibak.

Zientziaren argitalpen-sistema

2019/03/01 Izortze Santín Gómez - Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle eta ikertzailea EHUn
Pablo José Barrecheguren Manero - Biomedikuntzan doktorea eta zientzia-komunikatzailea

Zientziak argitalpen-sistema eraginkor eta gardena behar du, ikertzaileen aurkikuntzak, hausnarketak eta datuak zabaltzeko. Azken urteotan, ordea, kezka handiak ageri dira zientzialariengan, sistema bera kolokan jartzeraino.

Ikerketa eta berrikuntza arduratsua

2018/11/30 Rosina Malagrida - IrsiCaixako Osasunaren arloko Living Lab-aren arduraduna
Andoni Eizagirre - Mondragon Unibertsitateko ikertzailea

Zientzia Irekiaren eta RRIaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Elhuyarrek udazken honetan, eta han izandako bi ikertzaileren hausnarketak jaso ditugu. Zientzia ulertzeko modu honetan aurrera egiteko beharrezkoak diren urratsak identifikatu dituzte.

Burujabetza teknologikoa

2018/09/04 Olatz Arbelaitz Gallego - UEUko Informatika saileko kidea eta EHUko irakasle eta ikertzailea
Edurne Larraza Mendiluze - UEUko Informatika saileko arduraduna eta EHUko irakasle eta ikertzailea

 

Burujabetza teknologikoa izan da aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gaia. Edurne Larraza Mendiluze UEUko Informatika saileko arduradunak eta Olatz Arbelaitz …

Osasuna zahartzaroan

2018/06/01 Iñaki Peña Bandres - Barne-medikua Osakidetzan
Felipe Esteban Aizpuru Barandiaran - Osasun-ikertzailea Osakidetzan

 

Gero eta botika gehiago hartzen dituzte adinekoek, baina zalantzazkoa da bizi-kalitatea bermatzen ote duen horrek. Medikuntzak badu garaia zahartzaroaren …

Zientziaren mugak

2018/03/01 Pérez Iglesias, Juan Ignacio - Kultura Zientifikoaren Katedra
Barandika Argoitia, Miren Gotzone - Kimika Ez-organikoa saileko ikertzailea

Luzerako emango luke gaiak, baina hitz gutxitan erantzuteko eskatu diegu bi ikertzaile ezagunei: ba al du mugarik zientziak? Hemen haien gogoetak.

Klima-aldaketa

2017/12/01 Pascual García de Azilu, Unai - Klima eta Natur Ingurunea / Basque Centre for Climate Change
Oihane Martin Sainz de la Maza - Mikrobiologia eta Parasitologia Zerbitzua / Ramón y Cajal ospitalea

Klima-aldaketaren auzia ekarri dugu gurera. Zer dugu hausnartzeko gai honen inguruan? Bi ikuspegi, bi iritzi. Bata, mediku batena, eta bestea, ekonomialari batena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila