Metamaterialena da azken urteetan zientzialarien artean interes handiena piztu duen arloetako bat. Elementuen multzo periodikoz osatutako konposatu artifizialak dira metamaterialak, eta haien propietate elektromagnetikoak, optikoak edo akustikoak kontrola eta diseina daitezke, emaitza harrigarriak lortzeko; naturan behatu ezin diren emaitzak: errefrakzio-indize negatiboa duten materialak, atzerakako uhinak sortzen dituztenak, uhin-luzera jakinak hedatzea eragozten dutenak edo Doppler efektua alderantzikatzen dutenak.
Bilbon Europako Espalazio Iturria (ESS) eraikitzeko aukera guztiak galdu direla argitaratu zuten komunikabideek joan den ekainean. Albistearen ondotik, gainera, nahasmena eta adierazpen kontraesankorrak nagusitu dira. Ez deritzot --argitaratutakoaren kontra-- ekainean erabaki irmorik hartu zenik, eta gaur egungo egoeran ezinbestekotzat jotzen dut proiektuari buruz hausnarketa egin, eta birbideratzea. Helburua garbia da: edozein delarik ere ESS-Bilbao hautagaitzaren amaiera, Bilbon partikulen azeleragailu bat eta ikerketa-zentro bat eraikitzea, munduan dauden gainerakoekiko homologagarria.
Richard Feynman fisikari ospetsuak, 1959. urtean, "Hondoan leku asko dago: fisikaren arlo berri bati hasiera emateko gonbidapena" izenburuko hitzaldia eman zuen Kaliforniako Teknologia Institutuan. Berrogeita hamar urte geroago, gizakiaren historian lehen aldiz, gauza guztien oinarrizko egiturak maneiatzeko ahalmena gauzatzen ari gara. Materiaren osagaiak nanoeskalan ingeniarizatzeko gauzatzen ari garen ahalmen horrek aukera berri kontaezinak eta irudikaezinak eskainiko dizkigu. Gaur egun, onartzen dugu etorkizuna neurri handi batean nanoa izango dela, hots, nanozientziaren eta nanoteknologiaren garapenak baldintzatuko gaituela.
Zientzia eta teknologiari esker lortu du gizakiak gaur duen bizi-kalitatea. Arlo guztietan ikus daiteke gure bizi-baldintzen hobekuntzan zientziak eta teknologiak izan duten eragina. Hori horrela izan arren, azken urteotan, mesfidantza eta, zenbait kasutan, aurkako jarrerak agertu dira gure gizartean zientzia eta teknologiaren aurrean.
Azken hilabeteotan, laborantza transgenikoaren eztabaida piztu da berriro. Apirilaren 22an, Alemaniak MON810 arto transgenikoa debekatu zuen. Handik gutxira, Eusko Jaurlaritzak, itxuraz, transgenikoak ereiteko baimen-sistema bat onetsi zuen, praktikan transgenikoak debekatzeko asmoz egina. Gertakizun horien inguruan, berriro ere, bioteknologia bera jarri da kolokan. Eztabaidarako esparrua hobeto koka daitekeela uste dugu: erabaki horien atzetik dauden gako zientifikoak bakarrik ez, politiko eta ekonomikoak ere kontuan hartu behar dira.
Urte batzuetatik hona, haurdun gelditu, eta pertsona askok galdegiten diote bere buruari baliagarria ote den jaioko den umearen zilbor-hesteko zelulak gordetzea, eta nola eta non egin jakin nahi izaten dute. Zalantza, egia esan, seme-alaben etorkizunerako balizko mesedeari buruzkoa da; baina Espainian zelula horiek ez dira zehazki ikuspegi horrekin gordetzen, edo ez bakarrik, ikusten badugu nola arautu den eta medikuntzak gaur egun zer aukera eskaintzen dituen.
Informazioaren tratamendu automatikoa da informatika. Hasieran zenbakizko kalkuluak egitera mugatzen zen, baina, pixkanaka, beste era bateko informazio batzuk tratatuz joan da: musika, irudia eta abar. Laster hasi zen, 1950eko hamarkadan, bilakaera horretan giza hizkuntzak prozesatzen ere. Hasiera hartatik 50 urtera, bide aldapatsua egin ondoren, heldutasunera eta merkatura iristen ari dira hizkuntzaren prozesamenduan oinarrituriko aplikazioak, eta horiek lantzen dituzten industria batzuk indarra hartzen ari dira.
Betidanik izan dugu gizakiok unibertsoa deskribatzeko irrika: zein da unibertsoaren etorkizuna, nolakoa izan da haren eboluzioa? Estatikoa da, ala denborarekin aldatu egiten da? Infinitua da? Orain dela mende bat gutxi gorabehera, unibertsoa estatikoa zela uste zuten; Einsteinek, bere ekuazioak aztertzean, unibertsoa dinamikoa zela ikusi zuen, eta, sinesten ez zuenez, ekuazioak orokortu egin zituen, unibertso estatiko bat lortu ahal izateko!
"Erantzuna badakit; emadazu estatistika bat justifikatu ahal izateko", edo "Politikariek estatistika erabiltzen dute mozkorrek farolak bezala: argiztatzeko baino gehiago, euskarri gisa" esaldiek laburbiltzen dute, kondaira urbano moduan, nahikoa zabalduta dagoen iritzia. Estatistika iruzurra da.