Shock anafilaktikoaren iturriaren bila

Shock anafilaktikoaren iturriaren bila
2006/10/01 | Elhuyar

Alergia-erreakziorik bortitzenak shock anafilaktiko deiturikoak dira: arnasa hartzea kosta egiten da, odol-presioa jaisten da... eta konortea galtzera hel liteke gaixoa. Tratamenduan sintoma horien aurka egiten da, baina ez da shockaren arrazoia tratatzen, ez baita ezagutzen. Azken ikerketa baten arabera, oxido nitrikoa da erantzule nagusia (izugarri ugaltzen da) eta eNOS izeneko proteina batekin lotura estuan dago. Ikerketa hori saguekin ari dira egiten, baina baliteke egunen batean gizakiarentzako tratamendu eraginkor bat aurkitzea proteina erantzulea blokeatzeko botikekin.

1
224
2006
10
030
Medikuntza; Osasuna; Farmakologia
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila