Duela urte batzuk arte, zientzialariek uste zuten mihiko errezeptoreei esker lau zapore bereizten genituela: gozoa, gazia, mingotsa eta garratza. Gero, ohartu ziren beste zapore bati ere antzemateko gai ginela, umamia, hain zuzen.
Orain, berriz, saguek gantza hautemateko errezeptoreak dituztela frogatu dute Borgoinako Unibertsitateko ikertzaileek, eta, itxura guztien arabera, gizakiok ere baditugu halako errezeptoreak.