1957ko apirilaren 28an jaio zen Miarritzen. Txikitatik espazio-kontuetarako zaletasun handia izan zuen eta, 1977an Salon-de-Provence-ko aire-eskolan sartu zen.
1979an ingeniari aeronautiko titulua eta 1980an ehiza-hegazkinetarako pilotu-diploma eskuratu, eta ehiza-pilotu lanetan ibili zen 8 urtetan.
1988an Brétigny-sur-Orge-ko Aireko SaiakuntzaZentroan sartu eta han hegazkin militar eta zibiletan probak egiten jardun zuen. 1990ean saiakuntzetako pilotuburu izendatu zuten eta urte berean Frantziako Espazio Ikerketarako Zentro Nazionalerako (CNES) hautaprobak gainditu zituen. Errusiako Izarren Hirian bi trebakuntza-egonaldi egin zituen 1991 eta 1993an; 1992an Europako Espazio Agentziako (ESA) astronauta hautatu zuten. Espazio-hegalaldia egiteko aukera 1996an iritsi zitzaion, CNESak MIR espazio-estazioan egin beharreko Pégase misioko astronautaburu izendatu baitzuen. 1998an hiru aste eman zituen Eihartsek MIRen; txikitako ametsa gauzatu zuen horrela. Handik bueltan, 1998ko abuztuan NASAk Houston-en (Texas) duen Johnson Espazio Zentroan trebatzeko aukeratu zuen ESAk eta geroztik
han dabil lanean.