Lehen ornodun barailadunen fosilik zaharrenak aurkitu dituzte

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

lehen-ornodun-barailadunen-fosilik-zaharrenak-aurk
Chongquing-eko aztarnategiko fosiletan identifikatu dituzten bost arrain-espezie berri. Arg. Heming Zhang

Txinako hegoaldean aurkitu duten arrain-fosilen multzo batek lehen ornodun barailadunen dibertsifikazioari buruzko informazio berria eman du. Siluriarraren hasierakoa dira fosilak, 439 eta 436 milioi urte artekoak dira, eta, besteak beste, ezagutzen diren ornodun barailadun zaharrenak deskribatu dituzte; baita barailadun baten hortzik zaharrena ere.

Gaur egungo ornodunen % 99,8 barailadunak dira. Duela 450 milioi urte inguru sortu zirela jotzen da, baina fosilen ebidentzia urria da, eta zaila izan da lehen ornodun barailadunen eboluzioa nolakoa izan zen ulertzea. Orain arte ezagutzen zen arrain barailadun baten fosil zaharrena duela 425 milioi urtekoa zen.

Orain Chongqing-en aurkitu dituzten fosilak oso ongi kontserbatuta daude, eta hainbat arrainen gorputz osoak identifikatu ahal izan dituzte; eta garai horretarako ezagutzen ez zen aniztasuna topatu dute. Batez ere, plakodermoak (ezagutzen diren lehen barailadunak) eta kondriktieak (marrazoen eta arraien gisako arrain kartilaginosoak) aurkitu dituzte; baita barailarik gabeko espezie bat ere. Nature aldizkariko lau artikulutan eman dute aurkikuntzen berri (1, 2, 3, 4).

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.