Giza zelula amekin sortutako urdail txiki bat

Urdaileko gaitzak ikertzeko, animaliak baino eredu hobea izan daiteke

Carton Virto, Eider

Elhuyar Zientzia

giza-zelula-amekin-sortutako-urdail-txiki-bat
Giza urdaila simulatzen duen organoidearen irudi immunofuloreszente bat. Arg. Kyle McCracken

Giza zelula ametatik abiatuta, giza urdaila simulatzen duen organoide bat sortu dute. Organoideak 3D egitura du, eta giza urdailean izaten diren zelula funtzionalen baliokideak. Organoidea garatu duten ikertzaileen esanean, in vitro sortutako urdail-eredu hau animalia ereduak baino errealistagoa da giza urdailaren garapena eta gaixtotasunak ikertzeko. Izan ere, desberdintasun anatomikoak eta funtzionalak daude animalia ereduen eta giza urdailen artean.

Cincinnatiko Haur Ospitaleko Zentro Medikoan sortu dute urdail-eredua, eta Nature aldizkarian eman dute emaitzen berri. Ereduaren baliagarritasuna H. pylori bakterioaren infekzioaren kontra frogatu dute (urdaileko ultzeren eragilea), eta ikusi dute ereduak ondo islatzen dituela infekzioaren lehen urratsetan gertatzen diren fenomenoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila