Gantz guztiek ez dute gizentzen

Gantz guztiek ez dute gizentzen
2006/03/01 | Elhuyar

Jaten dugun gantz-mota erabakigarria da gizentasunaren garapenean eta prebentzioan. Horixe ondorioztatu du Patricia Pérez Matute Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak doktore-tesian.

Gantz guztiek ez dute berdin eragiten organismoan: opilek nahiz hestebeteek dituzten gantz aseek gizendu egiten dute; omega-3 familiako gantz-azido poliasegabeek, ordea, (izokinarenak eta atunarenak, esaterako) gizentasuna nahiz intsulinarekiko erresistentzia prebenitu eta hobetu egiten dituztela, uste du ikertzaileak.

Berriak labur
4
1
218
2006
3
008
Dietetika; Osasuna
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila