Disko optikoak informatikaren munduan

Disko optikoak oso ezagunak dira elektronikaren munduan, baina azken bolada honetan informatika-arloan ere arrakasta handia izan dute. Disko malguek edo disketek eskaintzen duten trukagarritasuna eta disko gogorrek duten kapazitatea biak batera eskaintzen bait dizkigute disko optikoek.

Mota askotako disko optikoak daude: irakurketarako soilik direnak (OORM, Optical Only Read Memories), behin idaztea eta askotan irakurtzea onartzen dutenak (WORM, Write Once Read Many) eta nahi adina aldiz irakurri eta idaztea onartzen dutenak (WMRA, Write Many Read Always). Gaur egun erabiliena bigarrena da. Teorikoki hirugarren modalitatea izango litzateke interesgarriena, baina oraindik ez ditu emaitza onegiak ematen eta bere prezioa altuegia da.

Mota hauetako dispositibo edo gailuekin lan egiterakoan ohizkoena, disko gogorra laneko disko bezala erabiltzea eta disko optikoan irakurri besterik egin behar ez diren programak gordetzeko erabiltzea izango da; honela aprobetxatuko bait dira gehien, bai disko gogorraren eta bai optikoaren ezaguarriak. Dena den, disko gogorren lagungarri bezala erabiltzeaz gain, beste aplikazio batzuetarako egokiak izan daitezkeela pentsa daiteke.

Esate baterako, testua eta irudiak tartekatuta edukitzea posible izan daiteke, eta bestalde, disko hauek postaz bidal daitezke inongo problemarik gabe, ekipo desberdinen arteko informazio-trukaketa burutuz. Arlo honetan, posible da telekomunikazio-sareekin prezio-konpetentzian sartzea.

Disko optikoak direla eta, aurreko urtean Microsoft etxeak MS-DOS sistema eragilearen 3.10 bertsioa eta ondorengo egokitzapena adierazi zuen. Egokitzapena baino gehiago, disko optikoen gestioa barneratuko duen zati bat eranstea izango litzateke.

Disko optikoek 500 Mbyteko edukiera izan dezakete.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila