Bi egarri-motak modu desberdinean kudeatzen ditu garunak

bi-egarri-motak-modu-desberdinean-kudeatzen-ditu-g
Arg. Pixabay

Ugaztunentzat, likidoak edatea berezko portaera da, baina bi egarri-mota ase behar izaten dituzte: bata, egarri osmotikoa da, odoleko gatz mineralen kontzentrazio handiak eragiten duena, eta ur hutsa edanda asetzen dena: bestea, egarri hipobolemikoa, gorputzeko likidoak galtzeak sortzen du, eta ura eta mineralak edanda bakarrik asetzen da. Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek argitu berri du bi egarri-motek oinarri zelular desberdina dutela. Are gehiago, garunean neurona-mota desberdinak inplikatzen dituela.

Orain arte, bazekiten gorputzeko sistema sentsorial periferikoek, hala nola dastamenak eta usaimenak, estimulu ugari hauteman ditzaketela zelula-mota bakarraren bidez. Modu berean, garunean egarria detektatzeko dauden organo sentsorialek ere egarria eragiten duten bi estimuluak hauteman ditzakete, barne-likidoen estres osmotikoa zein hipobolemikoa. Baina, erantzun desberdina eskatzen dutenez, badirudi garunak bide neuronal desberdinak garatu behar izan dituela organismoak dagokion moduan ase dezan beharra.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila