Berdeguneetatik hurbil bizitzeak menopausia atzeratzen du

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

berdeguneetatik-hurbil-bizitzeak-menopausia-atzera
berdeguneetatik hurbil bizitzeak menopuasiaren adina atzeratzen duela erakutsi du azterketa batek. Arg. Artxibokoa

Europako bederatzi herrialdetan (tartean, Frantzia eta Espainia) egindako azterketa batek erakutsi duenez, berdeguneetatik hurre bizi diren emakumeek urrun bizi direnak baino 1,4 urte geroago izaten dute menopausia (batez beste, 51,7 eta 50,3 urte, hurrenez hurren).

Azterketan, 1.955 emakumeren datuak bildu dituzte, 20 urte baino gehiagoz. Urte horietan, bizi-ohiturei eta osasun-egoerari buruzko galdetegiak betetzeaz gain, odol-analisiak egin zitzaizkien, eta haien bizilekuetako berdeguneak neurtu zituzten.

Ikertzaileek azaldu dutenez, menopausia hasteko adinean genetikak eta bizi-ohiturek eragiten dute, hala nola tabakoa erretzeak, obesitateak, jarduera fisikoak, eta aho bidezko antisorgailuak. Berdeguneek era batera baino gehiagotara eragin dezaketela uste dute, eta horietako bat kortisolarekin lotuta dago.

Hain zuzen, estresak odoleko kortisol-kontzentrazioa igoarazten du, eta berdeguneek, berriz, jaitsi. Kortisol-maila baxua estradiol-maila altuarekin erlazionatuta dago, eta estradiol-kontzentrazio altua izateak atzeratu egiten du menopausiaren hasiera.

Horrekin batera, berdeguneek depresioa eta buruko beste patologia batzuk izateko arriskua txikitzen dute; eta horrek ere menopausia atzeratzen laguntzen du.

Ikertzaileek espero dute azterketa lagungarria izatea hiri osasungarriak planifikatzeko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.