Europa, pestizidak debekatzearen alde erleak babestearren

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia

europa-pestizidak-debekatzearen-alde-erleak-babest
Erleak babesteko debekatu dute hiru pestizida erabiltzea Arg. Holly Occhipinti

Apirilaren 29an Europako Batasunak onartu zuen bi urtez hiru pestizida neonikotinoide erabiltzea debekatzea, erleak suntsiarazten ari direlakoan. Tony Borg osasun-komisarioak hitz hauek esan zituen erabaki horri lotuta: “Erleak funtsezkoak dira gure ekosistemetan eta babestu egin behar ditugu, besteak beste, 22.000 euroko ekarpena egiten dutelako urtero Europako nekazaritzan”.

Zehazki, klotianidina, imidacloprid eta tiametoxam dira debekatutako konposatuen izenak, eta arto-, koltza-, eguzkilore- eta soia-laboreei botatzen dizkiete, intsektuetatik babesteko. Erleengan, zehazki, nerbio-sistemako hartzaileei eragiten diete pestizidok, eta polena biltzeko, erlategira itzultzeko eta ugaltzeko zailtasunak izaten dituzte.

Debekua abenduaren 1ean jarriko dute indarrean. Ez da erabat galaraziko, dena den, produktu horiek erabiltzea. Adibidez, negutegien barruko laboreetan erabili ahal izango dira, bai eta kanpoko laboreetan ere, loraldia pasatutakoan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group