Gizakia ez zen izan Australiako megafauna desagertzearen eragilea

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

gizakia-ez-zen-izan-australiako-megafauna-desagert
Lehoi martsupialio baten irudikapena. Arg. Peter Schouten/UNSW

Giza espeziea Australiara iristearekin bat desagertu ziren han bizi ziren animalia erraldoien espezie gehienak, tartean, ugaztun martsupialio handiak. Horregatik uste izan da gizakiaren eraginez galdu zirela. Alabaina, PNAS aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, animalia haietako asko (50 espezie inguru) desagertuak ziren gizakia iritsi zenerako.

 Australiako hiru unibertsitateko ikertzailek egin dute azterketa, eta zehaztu dute 50 espezie horiek duela 130.000 urte baino lehenago galdu zirela; gizakia, berriz, duela 45.000-50.000 urte iritsi zen. Bestalde, ikertzaileek iradoki dute klima-aldaketaren ondorioz galdu zela megafauna.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila