Albisteak

Alkoholaren arrastoa gazteen DNAn

2014/01/07

Asteburuetan edari alkoholdunak edateak uste zuten baino kalte sakonagoak eragiten ditu gazteen gorputzean. Ikerketaren berri Alcohol aldizkarian eman du EHUko …

#KulturaZientifikoa I. Jaialdia ospatuko da urtarriletik martxora

2014/01/03

Urtarrilaren 8tik martxoaren 31ra, #KulturaZientifikoa I. Jaialdia ospatuko da. Kultura zientifikoarekin gozatzea eta hura hedatzea dira ekimenaren helburuak, eta, hori, …

Eguzki-sistemaz kanpoko 28 neutrino detektatu dituzte Antartikan

2014/01/01

Joan den azaroaren 22ko Science aldizkariak historiarako geratuko den ekarpen baten berri eman zuen: eguzki-sistemaz kanpoko 28 neutrino detektatzea lortu …

Proteinen egitura inoiz baino xeheago bereizteko teknika bat garatu dute CIC nanoGUNEn

2013/12/18

Proteinen egitura oso bereizmen handiarekin ikusteko teknika bat garatu dute. Teknika berriarekin 30 nanometro eta attogramo bat (10-18 g) baino gutxiagoko bereizmena erdietsi dute ikertzaileek, eta gai izan dira, esaterako, 24 proteinaz osatutako ferritina konplexuaren alfa-helize egiturak ikusteko.

Koman dauden pazienteen garun-funtzioak neurtzeko bide berria

2013/12/16

Kontzientzia-asaldurak dituzten pazienteen garun-funtzioetan gertatzen diren anomaliak neurtzeko modu berri bat aurkitu du BioGurutzetako Neuroirudi Konputazionalaren taldeak eta Dante Chialvok, …

Paleolitikoko margoak aurkitu dituzte Errenteriako kobazulo batean

2013/12/11

2012an, orain arte ezagutzen ez ziren margo batzuk aurkitu zituen arkeologo-talde batek Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria, Gipuzkoa); azterketak egin ondoren, …

Pinu-landaketek kondizio egokiak dituzte bertako basoa garatzeko

2013/12/10

Pinu-landaketetan bertako  zuhaitz-, iratze- eta belarkara-espezieak sartzen dira, inguruan bertako basorik badago.  Hala, lor daiteke pinu-landaketetan bertako basoak berrezartzea, ia …

Ustekabeko ondorioak Atapuercan, orain arteko DNA zaharrena analizatuta

2013/12/04

Duela 400.000 urte inguruko Atapuercako hominido baten DNA analizatzea lortu dute Max Planck Institutuko eta Atapuerkako aztarnategiko ikertzaileek. Orain arte berreskuratutako giza DNA zaharrena da, eta Hezurren Osineko fosil batetik erauzi dute. Gainera, lortutako sekuentzia beste espezie batzuenarekin alderatu dute, eta ustekabeko ondorio batera iritsi dira: antza denez, Atapuercako hominido horrek eta neandertalekin ahaidetutako eurasiako talde batek, denisovarrek, arbaso berbera izan zuten. Nature aldizkarian argitaratu berri dute ikerketa, eta jakinmin handia sortu du adituen artean, bai analizatutako DNAk duen adinarengatik bai ateratako ondorioengatik.

Swarm misioa orbitan jarri dute

2013/12/02

ESA agentziak hiru satelite, Swarm misioaren satelite-konstelazioa, espazioratu ditu, eta, haien bidez, lau urtez aztertuko du Lur planetaren inguruko …

25 urtean, % 25etik % 2ra murriztu dira Gipuzkoan amarengandik umearengana GIBa transmititutako kasuak

2013/11/30

1984 eta 2011 artean, 10 aldiz murriztu dira GIBaren bidezko infekzio pediatrikoak Gipuzkoan, zehazki, % 23,9tik % 2,4ra. GIBaz kutsatutako …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila