Albisteak

Pirinioetan sumatu zuten Kantauriko itsas denboralea

2014/02/13

Azken denboralearen indarra Pirinioetaraino iritsi zen. Hori erakusten dute Geodyn Lurpeko Laborategiko sismografoek. Canfrancen dago laborategi hori, eta, hango sismografoek egindako neurketetan, garbi ikusten da olatuen garaiera bat datorrela uhin sismikoen anplitudearekin. Hain zuzen ere, olatu handiak izan zirenean (gorriz), anplitudea areagotu egin zen.

Emakumeen eta gizonen garunen artean diferentziak daudela baieztatu dute

2014/02/13

Azken hogei urteotan garunari buruz egindako ikerketak aztertuta, Cambridge Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute emakumezkoen garunen egiturak eta gizonezkoenak ez direla …

Izana omentzeko, izena eman

2014/02/12

Charles Darwin duela 205 urte jaio zen. Haren omenez, gaur haren abizenarekin batailatu dute kakalardo bat. Zehazki, kakalardoaren generoak eramango …

Gosea, usaimena eta jateko gogoa lotzen dituen garuneko mekanismoa aurkitu dute

2014/02/10

Jakina da goseak egoteak usaimena areagotzen duela, eta, horrek usaindutakoa jateko gogoa pizten duela. Hala gertatzen da, adibidez, esnatu berritan …

Ozeanoko arrain mesopelagikoak uste zuten baino hamar aldiz ugariagoak direla kalkulatu dute

2014/02/07

Orain arteko kalkuluen arabera, planetako arrainen stocka 2.000 milioi tonakoa zen, eta horren erdia arrain mesopelagikoek osatuko lukete, eremu ozeanikoetan …

Lurra Martetik, lehen begirada

2014/02/07

Curiosity ibilgailua 2012ko abuztuan iritsi zen Martera, eta urtarrilaren 31n hartu zuen irudi hori, Eguzkia Marten jarri eta 80 …

Zelula ama epitelialak txertatuta, saguetan ilea birsortzea lortu dute

2014/02/05

Pensilvaniako Unibertsitateko Perelman Medikuntza Fakultateko ikertzaile batzuek zelula ama helduak zelula ama epitelialakbihurtzeko sistema garatu dute.

Burusoilduta dauden pertsonei inoiz …

Inoiz aurkitu duten armiarma fosilik handiena

2014/02/04

Jurasiko garaikoa da orain gutxi aurkitu duten armiarma fosila (199 eta 145 miloi urte artean). 1,65 zentimetro luze da, eta …

Toxina batek hiesaren birusak kutsatutako zelulak hiltzen ditu

2014/02/03

Saguekin egindako ikerketa batean, hiesa sortzen duen birusak, GIBak, kutsatutako zelulen aurkako toxina bat eraginkorra dela eta ohiko terapiaren osagarri …

Zirkuitu malguak polimero baten gainean

2014/01/31

Zirkuitu elektroniko malguak egiteko modu bat asmatu dute Zuricheko ETH institutuko ingeniari batzuek, eta Nature Communications aldizkari espezializatuan argitaratu dute …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila