Albisteak

Neandertalek gure genoman utzitako arrastoei tiraka

2014/01/29

Gaur, neandertalek gure genoman utzitako arrastoei buruzko artikulu bana argitaratu dute Nature eta Science zientzia-aldizkariek, aldi berean. Hala ere, bi lan dira, osagarriak, baina lantalde desberdinek eginak, metodologia desberdinetan oinarrituak, eta emaitza berezituekin, nahiz eta bat egiten duten hainbat alderditan. Adibidez, biek aipatu dute europarren genomaren % 1 inguru neandertaletatik datorrela, eta ehuneko hori pixka bat handiagoa dela ekialdeko asiarren artean. Eta biek nabarmendu dute neandertalengandik heredatutako geneak galtzeko joera dugun arren, eboluzioak neandertal-jatorriko gene batzuk gordetzearen alde egin duela.

Bateria gozo-gozoak

2014/01/28

Virginiako Institutu Politekniko eta Unibertsitatearen ikerketa-talde batek, azukrearekin dabilen bateria garatu du. Energia  metatzeko gaitasun handia dute bateria berriek, eta …

Zeres planeta nanoak ur-lurrunezko zorrotadak igortzen dituela ikusi dute astronomoek

2014/01/23

Zeres planeta nanoa lurrun-zorrotada bikoitza jaurtitzen ikusi dute astronomoek, ESAren Herschel teleskopioari esker. 2012ko urrian eta 2013ko martxoan egindako lau …

Rosetta: lozorrotik aterata, helmugara berrabiatzeko prest

2014/01/20

2011ko ekainetik lozorroan egon ondoren, berriro jarri da martxan Rosetta zunda. 2004ko martxoan jaurti zuen ESAk, Europako Espazio Agentziak, aurtengo azaroan 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara iristeko helburuarekin. Bidean Lurraren eta Marteren grabitate-bultzada jasotzeko diseinatu zuten ibilbide osoa, eta, horren barruan, lozorroan sartzeko tartea ere aurreikusi zuten. Tarte horretan, bere ibilbidea kometarenera hurbildu da, eta orain, 31 hilabete lo igaro ondoren, esnatu egin da, kometarekin duen hitzordura garaiz eta prest iristeko.

Ibis ermitaua aztertuta, V-itxurako hegaldiaren biomekanika argitu dute

2014/01/16

Hamalau Ibis ermitau basatik (Geronticus eremita) osatutako taldea aurkitu eta, lehen aldiz, monitorizatu egin du nazioarteko ikertzaile-talde batek. …

Attogramo baten inguruko masa neurtzeko sistema garatu dute

2014/01/15

Attogramoaren inguruko masa duten partikulak neurtzeko tresna garatu dute Massachusettseko Teknologia Institutuan  (MIT). Attogramoa mikrogramo baten milioirenaren milioirena da, eta …

Tigre-arrain afrikarra enara-ehizan

2014/01/14

Hegoafrikako Schroda Dam aintzira artifizialean egin dute grabazioa. Tigre-arrainak ur-azpitik salto egin eta ur-azaletik gertu hegan ari den enara irensten …

Fluoreszentzia-bidezko metodo erraz bat garatu dute ultzera diagnostikatzeko

2014/01/10

Ultzera diagnostikatzeko metodo seguru eta ez-inbasibo bat garatu dute Hego Danimarkako Unibertsitatean.  Urdailean ultzera eragiten duen bakterioa fluoreszente bihurtzean oinarritzen …

“Iraultza txikien lekukoak”. Atal berri bat urtarriletik aurrera

2014/01/09

Urte berriarekin bat, atal berri bati hasiera eman dio Elhuyar aldizkariak. “Iraultza txikien lekukoak” du izena, eta, gertuko zein …

Orain arte ezezaguna zen krustazeo bat identifikatu dute Bizkaiko koba batean

2014/01/08

Goikoetxe haitzuloan, orain arte ezagutzen ez zen krustazeo-espezie bat identifikatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek (CSIC).  Vejdovskybathinella vasconica izena …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila