Albisteak

Saturno bezain zaharrak eraztunak

2014/09/09

NASAren Cassinni zundak argitu du Saturnoren eraztunen adinaren misterioa. Hipotesi baten arabera, eraztun-sistema planeta bera baino berriagoa da, eraztunak …

Sailkatu ezin dituzten bi itsas izaki aurkitu dituzte

2014/09/08

Bizidunak sailkatzeko erabiltzen den sisteman kokatu ezin diren bi izaki aurkitu ditu Danimarkako Historia Naturaleko Museoko zoologo batek, Tasmaniako itsasoan. Onddo-itxura dute, zelulaniztunak dira, asimetrikoak, gelatinakarak eta milimetro gutxi neurtzen dituzte. Dendrogramma enigmatica eta D. discoides izendatu dituzte.

Laniakea supermultzoa da gure galaxiaren “etxea” unibertsoan

2014/09/03

Laniakea izena jarri diote Hawaiiko astronomoek gure galaxia barne hartzen duen supermultzoari. “Zeru erraldoia” esan nahi du hawaiieraz, eta izen ezin aproposagoa iruditu zaie dozenaka mila galaxia osatutako taldea izendatzeko. Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek lehenengo aldiz definitu dituzte Esne Bideari dagokion supermultzoaren mugak, eta ikusi dute orain arte uste zen baino askoz talde handiago baten parte dela.

Neandertalek pentsamendu abstraktua zutela frogatuko zukeen irudi bat topatu dute

2014/09/02

Irudi sinplea da, lerro paralelo batzuk gurutzatuta, sareta moduko bat eratuz, eta ez da halabeharrez sortua, alegia, nahita eginda da. Gibraltarreko Gorham-en kobazuloan aurkitu dute, eta gutxienez 39.000 urte dituela kalkulatu dute. Garai hartan neandertalak bizi zirenez kobazulo hartan, egilea haietako bat izan zela ondorioztatu dute ikertzaileek. Hori horrela bada, neandertalek eginda orain arte topatu den lehen errepresentazio abstraktua litzateke. Eta horrek neandertalek pentsamendu sinbolikoa zutela frogatuko luke.

Inoizko esperimenturik aspergarrienak argitu du Heriotzaren Ibarreko harri ibiltarien misterioa

2014/09/01

Inork ez zituen inoiz mugitzen ikusi. Baina arrastoek nabarmen erakusten zuten mugitu egiten direla, eta ikertzaileak aspaldi ari ziren nola jakin nahian. Azkenean, lortu dute misterioa argitzea: flotatzen ari den izotzak bultzatzen ditu harriak toki batetik bestera, haize ahulek lagunduta.

Ebolaren ezagutzan eta tratamenduan aurrerapausoak aurkeztu dituzte

2014/08/29

Afrika mendebaldeko ebola-agerraldia geldiarazteko egitasmoa aurkeztu berri du Osasunaren Mundu Erakundeak. Helburu garbia du: agerraldia gertatu den herrialdeetan gaitzaren transmisioa etetea 6-9 hilabeteetan, eta beste herrialde batzuetara hedatzea galaraztea. Horretarako, ezinbestekotzat jo du nazioarteko lankidetza.

Oroitzapen txarrak on bihurtzea lortu dute saguetan

2014/08/29

Oroitzapenak emozio onekin zein txarrekin nola lotzen diren azaldu dute Massachusettseko Teknologia Institutuko neurozientzialariek (MIT). Horrez gain, erakutsi dute oroitzapen jakin batek erlazionatuta duen emozioa alda daitekeela, optogenetikaz baliatuta.

Katua ikusi gabe katua ikusi duten fotoiak

2014/08/28

Katu bat, mekanika kuantikoaren ikonorik ezagunena erabili dute irudiak sortzeko teknika bat aurkezteko Austriako Zientzien Akademiako Optika eta Informazio Kuantikoaren …

Rosetta iritsi da jomugara

2014/08/06

Hamar urte eta 6.400 milioi km-ko bidaia egin ondoren, gaur iritsi da jomugara Europako Espazio Agentziaren Rosetta zunda. Dagoeneko 67P/Churyumov-Gerasimenko …

Plazentaren eboluzioa eta hautespen sexuala

2014/07/28

Ugaztunek ez bezala, Poeciliidae familiako arrainen artean behin baino gehiagotan gertatu da plazentaren eboluzioa. Plazenta sortu eta desagertu egin da …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila