Albisteak

Planck misioaren emaitzek ezbaian jarri dute inflazio kosmikoaren frogatzat jotako seinalea

2014/09/23

Astrofisikari askok itxaroten zuten ikerketa ezagutarazi du ESAk: Planck misioaren izarrarteko hautsaren mapa. Mapa horretan, hautsak sortzen duen polarizazioa agertzen …

Hainbat infekziori aurre egin diezaiokeen bare artifiziala sortu dute

2014/09/22

Odola filtratuz hainbat infekzio-motari aurre egiteko gaitasuna duen bare artifizial edo biobare bat garatu du Harvard Unibertsitateko Wyss Institutuko ikertzaile-talde batek.  Nature aldizkarian argitaratu duenez, oso infekzio ezberdinei aurre egiteko gaitasuna du bareak. Besteak beste, E.coli bakterioari aurre egin diezaioke.

2014ko Ig Nobel sariak: egiazko zientzia-ikerketak umorez saritu zituzten atzo

2014/09/19

Atzo banatu ziren 2014ko Ig Nobel sariak. Platano-azalaren eta zapata baten arteko marruskadura neurtu duten ikertzaileek, artelan itsusiak edo politak ikusi, mina ere aldatzen dela neurtu dutenek, edo umeen gorotzak fuetak egiteko probiotiko gisa erabil daitezkeela proposatu dutenek jaso dituzte sariak. Aurten ere, umorea izan da nagusi sari-banaketaren ekitaldian, bai antolatzaileen aldetik, eta baita sarituen aldetik ere.

Gozagarri artifizialek metabolismoan eragiten dutela frogatu dute

2014/09/18

Kaloriarik gabeko gozagarri artifizialak azukrea baino are okerragoak izan daitezke, glukosarekiko intolerantziaren (glukosa-kontzentrazio altua odolean) eta diabetesaren eragile gisa. Hori …

Europar gehienon arbasoak hiru taldetakoak zirela argitu dute

2014/09/17

Gaur egungo europar gehienon arbasoak hiru populazio-taldetakoak zirela erakutsi dute, azterketa genetiko sakon baten bidez. Nazioarteko hainbat ikertzailek egin dute azterketa, Harvard Unibertsitatekoen gidaritzapean, eta Nature aldizkarian argitaratu dituzte ondorioak.

Europa ilargian plaken tektonika aurkitu dute

2014/09/16

Jupiterren lau ilargi handienetako bat da Europa, eta izotzez estalia dago. Azken ikerketek azaldu dute satelitearen gainazal izoztuaren azpian mugimenduan dauden izotz-plaka erraldoiak daudela, Lurrean lurrazaleko plaka tektonikoekin gertatzen den antzera.

J izendatutako lekuan hartuko du “lur” Rosettaren Philae zundak

2014/09/15

ESAk jakinarazi duenez, dagoeneko aukeratu dute non “kometaratuko” den Rosetta ontziaren Philae zunda. J puntua izango da lekua, kometaren …

Dinosauro pisutsu eta osoena

2014/09/12

Barazki-jalea zen, 26 metro  luze, eta 60 tona inguruko pisua ei zeukan. Patagonian bizi izan zen duela 77 milioi urte, …

Giboiaren genoma deskodetzea, lagungarri kromosomen biologia ulertzeko

2014/09/10

Giboiaren genoma deskodetzea eta analizatzea lagungarria izan da kromosomak nola antolatzen diren hobeto ezagutzeko. Izan ere, jakina zen giboien kromosomek …

Behi-ekoizpenak animalia txikien produkzioak baino hamar aldiz gehiago kutsatzen du

2014/09/10
Estatu Batuetako eta Israeleko ikertzaileek Estatu Batuetako haragi-produkzioaren ingurumen-inpaktua aztertu dute, eta, lortutako emaitzek jasotzen dutenez, hainbat ekoizpenen artetik behiki-produkzioak …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila