Albisteak

LED argi urdinean oinarritutako argi-iturria asmatzeagatik, 2014ko Fisikako Nobel saria

2014/10/07

Isamu Akasaki eta Hiroshi Amano japoniarrek eta Shuji Nakamura japoniar jatorriko estatubatuarrak jasoko dute 2014ko Fisikako Nobel saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazi duenez. Asmakuntza iraultzaile bat egin zutelako erabaki dute haiek izatea aurtengo Nobel saridunak. Argi urdina igortzen duten diodoak, LED urdinak, egitea lortu zuten hiru ikertzaileok, eta horrek bidea ireki zuen argi zuria sortzeko, iraupen luzeko eta eraginkortasun handiko lanparak erabilita.

Garunaren GPSa aurkitu dutenek jasoko dute Medikuntzako Nobel Saria

2014/10/06

Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, aurten hiru ikertzaileren artean banatuko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria; erdia John O'Keefe neurozientzialariak jasoko du, eta beste erdia May-Britt Moser eta Edvard I. Moser neurofisiologoek, elkarrekin. Horren bidez, non gauden eta nola orientatzen garen jakiteko ardura duen sistema ezagutzeko hirurek egindako lana sarituko du Nobel Fundazioak.

Merkataritza eta prostituzioa: hiesa hedatzeko gakoak XX. mendearen hasieran

2014/10/03

XX. mendearen hasieran, hiesa sortzen duen birusaren hainbat aldaera igaro ziren txinpantzeetatik gizakietara. Aldaera haietako bat besteak baino azkarrago hedatu zen, eta aldaera arruntena bihurtu zen. Hori nola eta zergatik gertatu zen eztabaidagai izan da azken urteotan. Orain, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batek erakutsi du merkataritzak eta prostituzioak funtsezko eragina izan zutela aldaera jakin hura gailentzean eta hiesa hedatzean.

Lurreko uraren parte bat Eguzkia baino zaharragoa da

2014/10/02

Lurrreko uraren parte bat Eguzkia bera baino zaharragoa dela ondorioztatu du nazioarteko ikertzaile-talde batek, simulazio baten bidez. Simulazioaren emaitzen arabera, Ozeanoetako uraren % 30-50 arte izan daiteke Eguzkia sortu aurrekoa.

Bizidun zelulaniztunak uste zena baino askoz lehenagotik egon daitezke Lurrean

2014/10/01

Duela 600 miloi urte munduan izaki zelulaniztunak egon zitezkeela ondorioztatu du ikertzaile-talde batek, Txina hegoaldean dagoen Doushantuo formazioko fosil batzuk berraztertu ondoren. Hortaz, uste zen baino 60 miloi urte lehenago egon zitezkeen izaki zelulaniztunak Lurrean.

Bizia, ezker ala eskuin, zerbaitengatik?

2014/09/30

Biziaren eboluzioari buruzko galderetako bat da ea zergatik diren molekula biologikoak ezkerrak ala eskuinak. Molekula asko dira kiralak, hau da, …

Lehen molekula adarkatua izarrarteko espazioan

2014/09/29

Astrofisikariek, lehen aldiz, molekula organiko adarkatu bat detektatu dute izarrarteko espazioan, isobutironitriloa. Aurkikuntza hiru talderen arteko lankidetzaren ondorioa da: Max …

Hiesa hezur-muin transplanteekin tratatzeko saio batek huts egin du makakoetan

2014/09/26

Berlin pazientearen kasua oso berezia da. Bakarra, izatez. Leuzemia bat tratatzeko, erradioterapia eta hezur-muin transplante bat jaso zituen, eta tratamendu hark GIBa, hiesa eragiten duen birusa, ezabatu zuen bere gorputzetik. 2008tik ez du jasotzen terapia antirretrobiralik, eta “garbi” segitzen du. Harrez gero, ikertzaileak halako kasu gehiagoren bila ibili dira, baita sendatzea zerk eragin zuen ulertu nahian ere, hiesa tratatzeko aukera berriak ekar ditzakeelakoan. Emory Unibertsitatean rhesus makakoekin egin dute entsegu bat, baina emaitzak ez dira onak izan. Makakoak ez dira sendatu hezur-muin transplantea jaso ondoren.

Haustura hidraulikoaren hondakin-urak jo dituzte Estatu Batuetan izandako lurrikaren eragiletzat

2014/09/24

Coloradon eta Mexiko Berriaren arteko Raton Arroan izandako lurrikaren azterketa bat egin dute Estatu Batuetako gobernuaren Gelogia Zerbitzuko ikertzaileek, eta …

Sahara uste baino bi bider zaharragoa da

2014/09/24

Onartua eta zabaldua dago Sahara garai batean oihana izan zela eta momentu batean lehortu egin zela, egun den basamortua bihurtuz. …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila