Albisteak

Bizkarroiak elkarlanean edo lehian, ostalariaren portaera aldatzeko

2015/02/11

Bi zizare bizkarroi ostalari berean bizi direnean eta helburu bera dutenean, indarrak batzen dituzte ostalariaren portaeran eragiteko; helburu desberdinak dituztenean, …

Hiru pertsonaren DNA duten haurrak sortzeko baimena eman du Britainia Handiak

2015/02/04

Hiru pertsonaren material genetikoa duten enbrioiak sortzeko baimena eman du Britainia Handiko Parlamentuak. Teknika hori onartzen duen lehen herrialdea da. Amaren DNA mitokondrial akastunaren ondorioz transmititzen diren zenbait herentziazko gaixotasun saihesteko aukera emango du horrek.

Uhin grabitazionalen arrastoaren detekzioa baieztatu ezinik

2015/02/04

Planck misioaren eta BICEP2 esperimentuaren emaitzak elkarrekin aztertuta, ikertzaileek ondorioztatu dute datu horietan ez dagoela inflazio kosmikoarekin lotutako uhin grabitazionalen arrastorik.

2015/02/09-an eguneratua, Jose Juan Blanco Pillado EHUko kosmologoaren adierazpenekin

Odoleko entzima batek agresibitatea txikitzen du

2015/02/03

Odolean ohikoa den entzima batek agresibitatea erregulatzen duela argitu dute AEBko eta Kanadako ikertzaile batzuek. Saguetan egindako esperimentuetan ikusi dute …

Antibiotikoekiko erresistentea den tuberkulosiaren bilakaera historikoa

2015/02/02

Tuberkulosia eragiten duen bakterioaren aldaera gogorrenetako baten bilakaera historikoa aztertu du nazioarteko ikerketa-talde batek, haien DNAtik abiatuta. Ikusi dute bakterio …

Distrazioak iragazten dituen neurona-zirkuitua identifikatu dute

2015/02/01

Atentzioa non ez jarri erabakitzeko, garuna nola moldatzen den aurkitu dute: talamoko neurona-zirkuitu bat arduratzen da iragazki-lanak egiteaz. Zehazki, talamoa …

Basque Research webgunea itxi du Elhuyarrek

2015/01/30

Basque Research webgunearen azken eguna da gaurkoa. Hala esan dute webgunearen arduradunek, ohar baten bidez. 2002an sortu zen proiektua, Euskal Herriko ikerketaren berri bertan eta nazioartean zabaltzeko, Elhuyarren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Proiektua kanpoko finantziazio-iturririk gabe gelditu dela, eta hura berritzeko ahaleginak antzuak izan direla adierazi dute oharrean arduradunek, eta, ondorioz, ixtea beste aukerarik ez dutela izan.

Alde handia zientzialarien eta herritarren artean, zientzia-gaiei buruzko iritzietan

2015/01/29

Zientzialariek eta herritarrek zientzia-gaiei buruz dituzten iritziak ez datoz bat, Estatu Batuetan egindako inkesta baten arabera. Pew Ikerketa Zentroak egin …

Garezur-zati bat, lehen europarren balizko arbaso zuzena

2015/01/28

Isralego Manot haitzuloan lehen europarren arbasoak izan zitezkeenen arrastoak aurkitu dituzte. Zehazki, garezur-zati bat —kalota, garezur-gangaren goiko zatia— aurkitu dute …

Larre gorriak desagertzen ari dira Euskal Herriko kostaldean

2015/01/27

Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUko Itsas Bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila