Albisteak

Interfaze likidoan oinarritutako 3D inprimagailuen iraultza

2015/03/17

Denbora gutxian, 3D inprimagailuek arrakasta handia lortu dute. Abantaila ukaezinak dituzten arren, ordea, mugak ere badituzte, bereziki, denbora. Izan ere, …

Izan ez duten esperientzia baten oroitzapena txertatu diete saguei, lotan zeudela

2015/03/12

Garuneko gune batzuk kitzikatuta, oroimenari iruzur egin daitekeela erakusten duten zenbait esperimentu argitaratu da azkenaldian. Besteak beste, saguak oroitzera behartu …

Kameleoiek azaleko egitura-aldaketen bidez aldatzen dute kolorea

2015/03/10

Kameleoiek azaleko egitura-aldaketen bidez egiten dituzte kolore-aldaketa azkarrak. Genevako Unibertsitateko ikertzaileek argitu dute azalak argia desberdin islatzea eraginez aldatzen dutela …

Zeres planeta nanotik gero eta gertuago

2015/03/03

NASAren Dawn zunda 2007an atera zen asteroideen gerrikorantz. Marte eta Vesta asteroidea inguratu ondoren, bere helburu nagusira heltzear da: Zeres planeta nanoa. Hain zuzen ere, martxoaren 6an sartuko da Zeresen orbitan, planeta nanotik 13.500 km-ra, eta orbitan jarraituko du 16 hilabetez, planeta nanoaren ezaugarriak ezagutu nahian. Denbora-tarte horretan, azaroan izango da Zeresetik gertuenen; 375 kilometrora, zehazki.

Litioaren jatorri leherkorra

2015/03/02

Unibertsoko litioak hainbat jatorri ditu: zati bat Big Bangean bertan sortu zen, eta beste bat izpi kosmikoek eragindako erreakzio nuklearretan. …

Giza garuna handitzearen gako genetikoak

2015/02/26

Gizakien garuna gainerako primate eta ugaztunetan baino handiagoa izateko gako izan litezkeen gene bat eta gene-erregulatzaile bat identifikatu dituzte, bi …

Paleolitoko grabatuak aurkitu dituzte Ekainetik hurbil dagoen Erlaitz kobazuloan

2015/02/25

Goi Paleolitoko grabatu batzuk aurkitu ditu Antxieta Jakintza Taldeak Erlaitz kobazuloan (Deba, Gipuzkoa). Alvaro Arrizabalaga EHUko arkeologoak eta haren taldekideek aztertu dituzte, eta 22.000-15.000 urte dituztela kalkulatu dute.

Ozeanoen azidotasuna satelite bidez neurtu dute

2015/02/18

Teknika berriak erabiliz, itsasoren azidotasuna satelite bidez neurtu du nazioarteko ikertzaile-talde batek. Lehen hurbilketa bat da, eta bere mugak ditu, …

Marten inoiz hautemandako gandorrik garaiena aztertu du EHUko Planeta Zientzien Taldeak

2015/02/16

Duela ia hiru urte, 2012ko martxoan, astronomozaleek Marteren diskoaren ertzetik gorantz zihoan gandor baten irudia jaso zuten, munduko hainbat lekutatik. Ordura arte ikusitako handiena bazen ere, garai hartan behaketa hura nahiko isilean geratu zen. Hala ere, EHUko Planeta Zientzien Taldeko ikertzaileen jakin-mina piztu zuen. Orain, ikerketa-taldeak gandorraren azterketaren emaitzak plazaratu ditu, Nature aldizkariaren bidez. Aitortu dutenez, oraindik ez dute topatu asebeteko dituen azalpenik; beraz, ziur daude fenomenoak zeresana emango duela.

Giza garunaren garapenean aldeak aurkitu dituzte enbrioi ar eta emeen artean

2015/02/13

Giza enbrioiaren garuna garatzean, ar edo eme izan geneen espresio-patroia aldatzen ote den ikertu du Erresuma Batuko ikertzaile-talde batek, eta aldeak detektatu dituzte: emaitzen arabera, % 7 ingurukoa da desberdintasuna.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila