Bost eremutan biltzen dira STEAM ikasketak aukeratzeko erabakian eragiten duten faktoreak:
Eremu pertsonala: maila pertsonalean, garrantzitsua da gazteak zientzia eta zientzialariekiko dituen uste okerrak gainditzea. Baita euren buruarekiko duten auto-pertzepzio positiboa sustatzea ere.
Familia eremua: zientzia-kapitalak edota gaztea inguratzen duen zientziak eragina izango du STEAM ikasketak aukeratzeko orduan. Besteak beste, etxean zientzia eremuan lan egiten duten senideak edo hurbileko pertsonak izanez gero, erreferente errealak izanagatik, STEAM ikasketak hautatzeko aukerak handituko dira.
Eremu soziala: gaztearen aisialdiko produktuetan (eskolaz kanpoko jardueretan, esaterako) eta komunikabideetan ematen den zientziarekiko ikuspegiak eragingo du.
Hezkuntza eremua: ikastetxeak erabiltzen diren ikasketa-metodologiak eta eskaintzen den orientazioak eragingo du gaztearen STEAM ikasketen aukeraketan.
Testuinguru ekonomikoa: testuinguru ekonomiko guztiek ez dute ahalbidetuko zientzia eta teknologiari lotutako jarduerak burutzea. Hori dela eta, gaztea eta senidea bizi den testuinguru ekonomikoak eragin zuzena izan dezake.