Zer da STEAM hezkuntza?

zer-da-steam-hezkuntza
Arg. Pernan Goñi Olalde

 

STEAM akronimoak zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak biltzen ditu. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak disziplinartekotasunean lantzen ditu STEAM hezkuntzak.  Arte bezala izendatu dugun “A” letrak, ordea, hainbat esanahi hartu ditu eta, gaur egun, guztien ikuspegi barneratzailea du.

STEAM hezkuntzak unean uneko erronkei erantzuteko beharrezko metodologiak erabiltzen ditu, eta, beraz, etengabeko garapenean dago. Ikasleek XXI. mendeko konpetentziak garatzen dituzte, egungo eta etorkizuneko erronkei era autonomoan aurre egiteko. Ikaslea erdigunean jarri eta elkarlanean aritzen dira, proiektuetan lan eginez eta ikasten dutenaren baliagarritasunaz jabetuz, maila teorikoan landutakoa euren eguneroko erronketan aplikatzen baitute.

Gainera, STEAM hezkuntzak, genero berdintasunaren ikuspegiarekin, nesken STEM arloko parte-hartzea sustatzeko metodologiak erabiltzea sustatu behar du. Besteak beste,  zientzia eta teknologia alorreko emakume profesionalak eredu gisa hartuz.

Azkenik, STEAM hezkuntzak komunitate osoaren beharra du. Hezkuntza formala ez ezik, eskolaz kanpoko jarduerak, herriko eragileak, enpresak eta erakundeak STEAM sarearen parte izatea ezinbestekoa da.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.