Elkarrizketa bat egiteko magnetofonoari eragiten zaionean, askotan ez da jakiten grabazioak ordulaurdena, ordubete edo bi ordu iraungo duen. Pedro Etxabek (Ikerlaneko marketing-zuzendariak) gure magnetofonoan utzitako informazioak ordu t’erdiko kaseta okupatzen bazuen ere, oso zaila izan zaigu orrialde gutxi hauetara berak emandako informazio trinkoa laburbiltzea. Beharbada, hori ikerketa-zentruen berri eman dugun guztietan gertatu zaigu. Badirudi zentru hauek filosofia eta arrazionaltasun-maila bat ezartzen diotela industriari eta estrategek alderdi politikoetan betetzen duten bezain paper garrantzitsua betetzen dutela industrian.
Ikerlan hiru indar desberdinen elkarketaz sortu zen 1974. urtean. Alde batetik Kooperatiben mugimendua zegoen; geroago Ikerlanen oinarrizko kapitala jarriko zutenak. Bestalde, Lankide Aurrezkia; geroago Ikerlan kokatua dagoeneko etxea eraiko zuena. Azkenik, sei bat urte ikerketan ziharduen lantalde bat zegoen; geroago Ikerlanen motorea izango zena.
Ezer egin aurretik inguruan zer zegoen aztertu zen, hau da, ikerketa-zentrurik ba al zegoen eta zein motatakoa zen. Aldi berean, inguruko enpresek zein arazo edo premia teknologiko zuten ikusi zen. Azterketa egin ondoren, hiru izan ziren aukeratutako lan-eremuak: makina-erremintarena, elektronikarena eta etxeko tresna elektrikoena. Hasierako lantaldea sei lagunez osatuta zegoen. Gehienak Arrasateko Eskola Politeknikoko irakasleak ziren eta bertan jarraitu zuten Ikerlanen etxea eraiki arte. Hori 1977. urtean gertatu zen. Etxea Lankide Aurrezkiak eraiki zuen eta hauxe izan zen erakunde honek Ikerlan proiektuari egin zion ekarpena.
Erreguladoreak.Hasierako urte haietan, pertsona-talde hark aukeratutako teknologietan formatzeari garrantzi handia eman zion. Beraz, urteko aurrekontua betetzeko enpresa asoziatuen laguntza ezinbestekoa zen. Hauek gutxi gorabehera %85 ordaintzen zuten. Beste %15 enpresetako zerbitzuen bidez estaltzen zen.
Ikerlan bost urtean aritu zen nortasun juridikorik gabe funtzionatzen, enpresa bezala funtzionatzeko posibilitateak zituela ikusi arte.
Robot industrial bat lanean.Aro preautonomikoan izan ziren lehen harremanak orduko Administrazio Publikoarekin. Harreman hauek 1982. urtean gauzatu ziren Eusko Jaurlaritzak “entitate babestu” izeneko irudi juridikoa sortu zuenean. Irudi honen bidez entitateak proiektu batzuk aurkezten ditu Eusko Jaurlaritzan eta honek entitate horren aurrekontuen %40-%50 estaltzen du. Proiektu hauei “jeneriko” deitzen zaie eta hauen helburua zentruak lantzen dituen arlo teknologikoetan aurreratzea eta esperientzia hartzea da. Sistema hau ez zen asmakizuna izan, jadanik Europako zenbait herrialdetan ezarria zegoen eta.
Difusioa, ekintza garrantzitsua da Ikerlanen.Bost urterako sinatu zen lehen hitzarmena. Beraz 1987. urtean berritu egin behar izan zen.
Orain arte erakundearen antolaketa azaldu da. Ondoren, historia teknologikoa arakatuko da.
Historia, Ikerlanek duen helburuak markatu du. Helburua “teknologia berriak eta berauen erabilpena industriari transferitzea” da. Horren ondorioz, 1976.urtean egindako lehen lana, Robot Industrial baten kontrolerako behar zen mikroprozesatzailea izan zen. Beraz, bi lan egin ziren batera, hots, mikroprozesatzailea eta robota. 1979. urtean CAD/CAM delakoa jorratzen hasi zen eta 1984. urtean zabalkunde teknologikoaren alorrari hasiera eman zitzaion. Azken alor honetan hiru dira landutako gaiak: mikroelektronika, robotika eta CAD/CAM. Horretarako egun bat, bi edo hiruko ikastaroak ematen dira. Ikastaro hauen helburua ohizko lan-proiektuen bidez iritsi ezin daitezkeen enpresetara iristea da. Azken urte hauetan mikroelektronika baztertu egin da ikastaro hauetan, Bilboko Injineru-Eskolak heldu dio gai horri eta.
Errealitatean gerta daitekeena pantailan ikusten da.1986.urtean, Espainia Europako Ekonomi Elkartera sartzearekin, beste urrats bat emateko aukera aurkeztu zen, hots, Europako proiektuetan parte hartzekoa. EEEra sartu eta berehala ESPRIT izeneko proiektuan parte hartzen hasi ziren. Oso garrantzitsua izan zen Ikerlanentzat proiektu honetan parte hartzea, ordurarte landutako proiektu baten jarraipena izan zelako. Proiektu honen berri Elhuyar. Zientzia eta Teknika ren 20. alean ematen da, hain zuzen ere.
Enpresentzat zuzendutako proiektuak dira gaur egun laneko esparru zabalena batetzen dutenak. Berrehun baino gehiago garatu izan dira eta Etxabek esan zigunez, proiektu guztiak “baldintzatuak” dira, hau da, proiektu bakoitzean Ikerlanekoekin batera enpresako teknikariek lan egin behar dute. Horrela lan egitearen helburua, teknikaria proiektua garatzen den aldi berean teknologiaz jabetzea da.
ORONAkoekin batera egindako San Jordi polikiroldegiko kupula.Bestela, Ikerlanen helburua nekez beteko litzateke, hots, teknologia enpresari transferitzea. Proiektu-motari buruz ugaritasuna da erabil daitekeen hitz egokiena. Makina erremintentzako nahiz beste makina-motentzako zenbakizko kontrolak, robot industrialak, txanponak hautatzeko makina, telekamera, etab., proiektu-ugaritasunaren adierazle dira. Ikerketa aplikatua da, beraz, Ikerlanen lan-eremua. Gu ez gara zientziaren mugan jartzen. Oinarrizko ikerketa unibertsitatean egiten da eta guk hor aurreratutakoa enpresari transferitzen diogu dio Etxabek.
Aurrekontuen atalera iritsi ginenean, zenbakiek nahikoa argi adierazten zuten arestian aipatutako lanarlo bakoitzak zein-nolako indarra duen. Hona hemen 1988. urteko finantzaketaren banaketa:
Proiektu jenerikoak | 245.000.000 pta. |
Inbertsioak 82.000.000 pta.
1987ko datuekin konparatuz, %22ko igoera egon da, baina enpresetatik proiektu konkretuen truke jasotako dirua %27,4 hazi da. Inbertsioak bi iturri desberdinetik finantzatu dira. Zatirik garrantzitsuena Administrazio Publikoak finantzatu du eta gainerakoa IKERLANek berak. Eusko Jaurlaritzak, proiektu jenerikoek behar dituzten inbertsioak finantzatzen ditu. Madriletik ere zati bat lortzen da.
IKERLANen hasierako lantalde hura bestetik, gaur egun ondoko hau bihurtu da:
GUZTIRA 125
Ezkerreko biak Europako bisitariak. Eskuinean Arroiabe, Ikerlanekoa.
Datu hauek egun osoan lanean aritzen diren pertsonen kopurua adierazten dute. Hala ere, ordu batzuetan aritzen den zenbait kolaboratzaile badago. Normalean, Arrasateko Eskola Politeknikoko irakasle eta ikaslez osatzen da lantalde hau.
Eusko Jaurlaritzak entitate babestuaren ideia bultzatzen segituko duela uste dut. Europan mantentzen ari bait dira eredu hau eta azken finean zerbitzu publiko bat ematen ari garenez industria osoa da irabazle zioen Etxabek, etorkizuna nola ikusten zuen galdetu genionean.
DANOBAT enpresarekin batera garatutako zelula malgua.Ikerketa-zentruen artean orain dela urte-pare bat sortu zen koordinaziorako erakundea indartu egin beharko da Euskal Herriko ikerketa-beharrak hobeto planifikatzeko eta esparru zabalagora iritsi ahal izateko.
Enpresekiko joera orain dagoenaren ildo beretik joango da; hau da, gaur eguneko laneko eremuetan jarraituko da lanean eta etorkizunerako garrantzitsu izan daitekeen beste zenbait ekintza ere bultzatuko da. Hortaz, telekomunikazioak lantzea izango da IKERLANentzat etorkizunerako desafioetako bat. Horretarako bost urteko plangintza osatu da, hasieran pertsonal-arazoak egon daitezkeela jakinik; Bilboko injineru-eskolatik gutxienez hiru urte igaro arte ez bait dira promozioak irteten hasiko.
Ikerlaneko BURDARI izeneko robotorga.Proiektu europarrek beste alor garrantzitsu bat osatuko dute. Proiektu hauen alderdi ekonomikoak garrantzia izango badu ere, Pedro Etxabek beste alderdi bat azpimarratu nahi izen zuen: Ipar Euskal Herriko enpresekiko erlazioa hain zuzen ere. Ikerlan eta Ipar Euskal Herriko zenbait enpresen arteko harremanak ez dira oraingoak. Hala ere, Europako zenbait programak Euskal Herriko herrialde desberdinen arteko harremanak ahalbidetzen dituenez, egoera hau aprobetxatu nahi da. COMETT izeneko programa da hain zuzen horretarako bidea. Programa honen barruan Unibertsitatea eta Enpresaren arteko informazio-trukea bultzatu nahi da, herrialdez herrialde. Euskal Herriari dagokionez, Hego Euskal Herriko zenbait erakunde publiko nahiz pribaturekin batera (Ikerlan tartean delarik) Ipar Euskal Herriko zenbait erakunde harremanetan jarriko dira.
Ez bait dugu ahaztu behar Euskal Herrian gaudela zioen harrotasun handiz Pedro Etxabek.
LANEKO EREMUAA) ELEKTRONIKA
B) CAD/CAM
C) ENERGIA
TRESNERIA
|