Hipertentsioa esaten zaio odol-tentsioaren zifra altua izateari. Baina, noski, horrek aldez aurretik zifrak “normalak” noiz diren jakitea eskatzen du; pertsona guztiek ez baitituzte, normaltasunaren barruan ere, tentsio-zifra berberak.
Arbitrarioki, Osasunaren Munduko Erakundeak hipertentsioa definitzeko bi baldintza hauek eskatzen ditu: presio sistolikoa Ž160 mm Hg eta presio diastolikoa Ž95 mm Hg izatea, beti ere pertsona helduengan.
Eta zer dira zifra horiek?
Presio sistolikoa (edo altua, jende xeheak esaten duenez) ezkerreko bentrikuluaren uzkurdurari dagokio. Eta zifra horrek odola arteria zanpatuan zehar pasatzen hasten deneko unea adierazten digu.
Presio diastolikoa (edo baXua), berriz, bihotzaren atsedenaldiari dagokio. Tentsioa hartzeko aparatua husten hasten garenean arteria bere egoera normalera bueltatzen da eta odola normal zirkulatzen hasten da, inolako hotsik ez entzuteraino. Une horri dagokio, hain zuzen, zifra diastolikoa.
Puntu honetan, zenbat buru hainbat aburu esan genezake ia. Alegia, ikaragarria da jendeak zifra horiei buruz duen ideia, uste edo sinesmen oker edo faltsuen mordoa. Horietako bi aipatuko ditut. Oinarrian arrazoi zientifiko handirik ez dutenak dira, baina hala ere praktikan nahikoa ongi betetzen direnak.
Beraz, aurreko bi sasi-legeen arabera, 28 urteko pertsonaren tentsio normala 12/7 litzateke eta 67 urte dituen pertsonarena, aldiz, 16/9.
Populazioaren % 15-19 da hipertentsoa, alegia 5-6 pertsonatik batek tentsioa altua du. Baina horietatik % 40ek ez daki hipertentsoa dela. Aurrera eginez, hipertentsoak direla dakiten % 60 horietatik erdia ez da medikuarengana joaten. Beraz, ez du medikazio edo tratamendurik hartzen. Eta, azkenik, medikuarengana doazenetatik erdia baino ez dago behar bezala tratatua.
Gaixoak erabat lasai egon behar du (bai fisikoki eta bai psikikoki). Ahal bada, 5 minutu aurretik ohatila baten gainean etzanda egon behar luke, gela lasai batean, erre gabe. (Bistan da hori ez dela ia inoiz betetzen).
Besoa, sorbaldaraino arroparik gabe ipini, mahukatxoa ongi jarri ahal izateko eta arropak besoko arteriaren gainean presiorik egin ez dezan. Besoak apoiatua behar du egon.
Normalean tentsioa arteria humeralean hartzen da. Horregatik mahukatxoaren gomazko poltsa besoaren aurre-barrualdearen gainean jarriko da, bere azpiko ertza ukondoaren gainetik, gutxienez 2 cm-ra, geratuko delarik.
Lehenbizi tentsio sistolikoa palpazioz determinatzen da. Horretarako mahukatxoa azkar-azkar puztu egiten da, arteria erradialeko pultsua desagertu arte. Ondoren, poliki poliki husten da (10 mm Hg 2-3 segundoero), pultsua berriro agertu arte, eta une horrexek ematen digu tentsio arterial maximoa.
Ondoren mahukatxoa erabat husten da, eta berriro hartzen da tentsioa, oraingo honetan auskultazio bidez. Arteria humeralaren taupada lokalizatzen da ukondoko tolesturan eta hortxe jartzen da estetoskopioa gehiegizko presiorik egin gabe. Berriz pizten da mahukatxoa, aurretik palpazioko metodoz aurkitutako presio sistolikoa baino 20-30 mm Hg gehiagoko presioraino. Segidan, poliki-poliki husten hasten da, lehenengo hotsa entzun arte (tentsio arterial sistolikoa), eta husten segitzen da tentsio arterial diastolikoa determinatzearren (hotsak entzuteari uzten zaionean).
Zein besotan hartu ere kontutan hartu beharreko puntua da; normalean eskuineko besoan hartuz 2-10 mm Hg altuagoko zifrak ateratzen baitira.
Ez ahaztu, azkenik, tentsioa hartzean egon daitezkeen akatsak (aparatuarenak, giroan egon daitekeen zaratak, eta abarrek eraginak, tentsioa hartzen ari den pertsonak egindakoak, pazientearen urduritasun-egoerak sortuak, etab.).
Sintomak oso gutxi eta eskasak dira, eta hipertentsio arterialari “isileko hiltzailea” deitzeko ez dago arrazoi faltarik.
Bestalde sintomak ez dira espezifikoegiak: buruko minak (% 55), mareoak (% 50), kalanbreak (% 44), urduritasuna (% 40), palpitazioak (% 37), ikusmen-arazoak (% 36), nekea (% 30), bihotz aurreko zanpaketa (% 26) edota izerdialdiak (% 13) dira ohizkoenak.
Bere tentsio-zifrak jarraiko hiru hartualditan (tartean astebeteko epea utziz) 160 mm Hg eta 95 mm Hg baino altuagoak direnean. Ikus ondoko irudia.
Presio arterial diastoliko edo baxuari begira, eta mm Hg-tan
Tratamenduak honelakoa izan behar du:
Era askotako neurriak proposa daitezke, baina beste ezeren aurretik beharrezkoa da gaixoak buruan bizimodu-aldaketaren garrantzia argi eta garbi izatea.
Tratamendua | Adina 40 urte | Adina 40-59 urte | Adina 60 urte |
Ezinbestekoa Gomendagarria | 130-110 105-100 95 90 | 130-115 110-105 100-95 90 | 130-120 115-110 105-100 95 |