Urte askoan, idazteko eta irakurtzeko zailtasunak zituzten umeak alfertzat, gutxi saiatutzat eta gainerako umeak baino “tontoagotzat” hartu izan dira. Zorionez, okerreko uste hori atzera geratu da; gaur egun ez da horrela pentsatzen, horietako ume askoren atzean pertsona dislexiko bat egon daitekeelako, laguntza berezia behar duen ume bat, alegia.
Ikaskuntzari dagozkion beste asaldura askotan bezala, lehenbailehen detektatzea ezinbestekoa da, umeak arazorik izan ez dezan helduaroan gizarte mailan eta lan-munduan integratzeko.
Dislexia erabat argitu gabeko enigma bat da oraindik ere, eta aditu guztiek ez dute onartzen arazoa existitzen denik ere. Esate baterako, zenbaiten ustez, dislexia egoteko ezinbestekoa da asaldura neurologikoak egotea.
Gaur egungo aditu gehienen iritziz, baina, ume batek oinarrizko trebetasunak (irakurtzea, idaztea) ikasteko arazo serioak edukitzea, bada nahiko arrazoi ume hori dislexikotzat jotzeko, behitzat zailtasun horiek justifikatuko lituzkeen beste egoerarik agertzen ez denean. Eta diagnostiko hori ez bada garaiz egiten, ume horrek behar duen laguntza berezia atzeratu egiten da, edo ez da inoiz heltzen.
Dislexiaren arrazoi gisa, bi eratakoak aipatzen dira. Batetik, arrazoi neurofisiologikoak, nerbio-sistema motelago heltzen delako, eta, bestetik, gatazka psikikoak, umeak bizi duen giroko presio eta tentsioen ondorio gisa.
Lateralizazioa esaten zaio umeak bere gorputzaren alde bat bestearen gainetik nagusitzeko bizi duen prozesuari. Normalean, lateralizazioa ez da finkatzen 5 edo 6 urte arte, baina badira ume batzuk txikitatik argi eta garbi azaltzen dutenak alde baten nagusitasuna.
Eta dislexia-kasu gehienak nagusitasun hori ongi definitua ez duten umeetan gertatzen dira. Lateralitateak psikomotrizitatean eragiten du, eta, horregatik, lateralitatea gaizki definituta duten haurrak baldar samarrak izan ohi dira esku-lanak egiten, eta beren marrazkietako marra grafikoak koordinazio-maila eskasekoak izaten dira.
Normalean, ume dislexikoek mugimendu baldarrak egin ohi dituzte. Erritmoa eta oreka falta zaie eta asko kostatzen zaie oin baten gainean egotea, salto egitea, bizikletan ibiltzea edo lerro baten gainean ibiltzea, esaterako.
Pertzepzio espazialean, gora/behera, edo aurrera/atzera kontzeptuetan akats ugari egin ohi dituzte. Eta horrek zailtasun nabarmenak ekartzen dizkie irakurri eta idazteko orduan.
Dislexiak modu eta forma oso diferenteak har ditzakeenez, begi-bistakoa da tratamenduak erabat egokitua eta pertsonalizatua izan behar duela. Gaur egun terapiak saiatzen dira dislexikoaren esku jartzen haren garunak behar dituen tresna guztiak, eta, hala, haurrak modu egokian prozesatzen du bere ikusmenak jasotzen duena. Horretarako, memorizatzeko trukuak erakusten zaizkio, edo irudi jakin bat hitz bati lotzen irakasten zaio.
Emaitzak ez dira berehalakoak izaten, noski, baina laguntza egokiarekin (psikologoaren eta pedagogoaren lana, eta eskolako laguntza) umeak bere asaldura kontrolatzen ikasten du.
Ez da ahaztu behar oso garrantzitsuak direla diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa. Lehen zailtasunak agertzen direla ikusi orduko, arazoari aurre egin behar zaio, gehiegizko izuak eta zigorrak albo batera utziz. Eta oso kontuan hartu behar da umeak dituen asaldura horiek ez direla sekula erabat “sendatzen”; beraz, tratamenduak iraunkorra izan behar du, eta umearen adinari egokitua.
Dislexia detektatzeko testaBritainia Handiko Dislexiaren Elkarteak test hau proposatzen du dislexia detektatzeko. Galdera hauetako hiruzpalauri baiezko erantzuna emanez gero, posible da dislexia-mailaren bat edukitzea umeak. Beraz, eraman medikuarengana. 8 urte egin aurretik
8 urte egin ondoren
|
Nola antzeman dislexikoa dela?Normalean, arazoa 6 urte ingururekin detektatzen da, adin horretan murgiltzen baitira, bete-betean, irakurketa/ /idazketa prozesuan. Baina, hala ere, beharrezkoa da irakaslea eta gurasoak adi egotea hainbat zeinuren aurrean, ume horrek bere lagunak baino motelago ikasten duela konturatzeko. Dislexiaren edo haren moduko beste asalduraren baten zeinuak hauek dira:
Horrelakoak etxean atzematea ez da batere erraza, gurasoek beste erreferentzia bat behar baitute beren seme-alaba gainerako ikaskideekin konparatu ahal izateko. Izan ere, konparazio hori egin ezean, gurasoei normala eta bere adinerako egokia irudiko zaie beren umeak egiten duena, hala ez izan arren. |