Urtero 16.000 aldakako protesi ezartzen dira, aldakako protesia baita mina kentzeko eta giltzaduraren mugikortasuna berreskuratzeko soluzio bakarra kasu askotan. Bartzelonako Sant Rafael Ospitalean Aparatu Lokomotoreko Kirurgia Zerbitzuko burua den Ramon Viladot doktoreak dioen bezala, “artrosiak mina dakar, ibiltzeko mugak… Gaixo horiei ibiltzea kosta egiten zaie, eta aldakako zenbait mugimendu egiteko oso mugatuak daude. Adinarekin, batez ere, femur edo izterrezurraren burua nekrosatu egin daiteke, eta zirkulazio-arazoak eragin”.
Aldakako giltzaduran bi hezurrek hartzen dute parte: izterrezurrak eta pelbisak. Izterrezurraren burua esfera- edo bola-moduko bat da, pelbisak espresuki beretzat duen hutsune edo zuloan ahokatzen dena. Giltzadura osatzen duten hezurren muturrak giltzadura-kartilagoak estaltzen ditu, eta, material horri esker, hezurren arteko txokea edo talka bigundu edo indargabetu egiten da. Baina etengabeko marruskadura horrek eragin kaltegarriak izaten ditu luzarora.
Artrosiaren eraginez giltzadurako kartilagoaren degenerazioa edo endekapena agertzen da, eta horrek higadura sortzen du. Baina beste gaixotasun batzuen (artrisis erreumatoidea, batez ere) edota haustura sakon batzuen ondorioa ere izan daiteke.
Higadurak mina eragiten du, baita ezgaitasuna ere. Mugimendua zaila eta mingarria gertatzen denez, giltzadura hori apenas erabiltzen du pertsonak, eta, ondorioz, muskuluak ahuldu egiten dira eta giltzaduraren mugikortasuna are zailagoa bihurtzen da. Kasu horietan, soluzio posible bakarra giltzadura protesi batekin ordeztea da, protesi horrek bete ditzan artikulazioak berez egin beharko lituzkeen funtzioak.
Protesiak hiru parte edukitzen ditu: barrunbe edo zulo-moduko bat, plastikozkoa normalean, aldakako barrunbearen edo kotiloaren funtzioa egiten duena; esfera metaliko bat, izterrezur-buruaren ordezko gisa aritzen dena; eta, azkenik, izterrezurraren gorputzean atxikitzen den zuztar-moduko bat. Protesi horiek altzairu herdoilgaitzezkoak izaten dira, edota kobalto, kromo eta titanioz egindako aleazioetakoak. Plastikoa, berriz, polietilenoz egina, erresistentea eta iraunkorra izaten da.
Operazioa anestesia osoarekin edo epiduralarekin egiten da. Arazoa dagoen aldean ebaki bat egiten da eta izterrezurraren burua eta pelbisaren barrunbe kotiloidea erauzten dira. Ondoren, protesia ezarri eta, segidan, finkatu egiten da. Azkenik, albo batera apartatu diren muskuluak eta tendoiak bere lekuan jarri eta ebakia ixten da.
Pazienteak 60-70 urte bitartean baldin baditu, protesia izan daiteke ez-zementatua. Gisa horretako protesiak sare-moduko baten bidez lotzen dira hezurrera, eta, horrela, hezurrak hazteko aukera dauka, protesia modu ahalik eta naturalenean lotuz. Pazienteak 70 urte baino gehiago baldin baditu, ordea, protesia zementu berezi batekin lotzen da hezurrera, hezurraren kalitatea pertsona gazteagotan baino txarragoa delako.
Pazienteak astebete inguru eman beharko du ospitalean, baina operazioaren ondorengo bigarren egunean has daiteke makuluekin ibiltzen. Behin alta hartu eta gero, errehabilitazioko ariketak egin beharko ditu hilabetean, gutxienez, eta ariketa lagungarriak etxean beste 3 hilabetez edo. Gaur egun operazioak emaitza oso onak dauzka, eta pazienteak bizimodu erabat normala egiteko aukera izango du. Badira operatu ondoren tenisera jokatu edo eskiatzeko gai diren pertsonak. Mina desagertu eta mugikortasuna hobetzen denez, bizimodu egokia eta kalitatezkoa lor daiteke, betiere pazientearen adinaren arabera, noski.
Prozesua, sinplea iruditu arren, nahiko konplexua da, eta kasu batzuetan konplikazioak ager daitezke:
Protesiek, batez beste, hamabost urte inguruko irauten dute baina Ramon Viladot doktoreak dioenez, “ezin aurresan daiteke zehatz-mehatz”. Hiru faktoreren baitan dago batik bat: protesia ongi ezarria egotea, aukeratutako protesi-mota eta baita suertea ere.
Badira hainbat gomendio, aldakako protesia duten pertsonek jarraitu beharrekoak, higadura saihesteko.
Kirurgia-teknika berrienakBadira kirurgia mininbaditzaileko teknikak, baita protesien inplanteetan ere, eta teknika berri horiek hainbat hobekuntza dituzte:
|