Urtero, auto-fabrikatzaileek material eta teknologia berriak probatzen dituzte basamortuan zehar ospatzen den lasterketa automobilistiko gogorrenean. Orain dela hiru urte Peugeot-205 bikain batek irabazi zuen Paris-Dakar deritzon proba hau. Beira-zuntzez indartutako erretxinak osatzen zuen kotxe honen karrozeria. Material honekin lortutako arintasuna garrantzi handikoa izan zen irabazi ahal izateko.
Nebulosa eta galaxien kolorezko argazkiek, ederrak eta ikusgarriak izateaz gain, oso informazio baliagarria ematen dute Unibertsoaz.
Siemens enpresa alemana elektrizitatearekin zerikusia duen ororen fabrikatzaile erraldoia da. Iharduera honek bultzatu zuen hain zuzen, hamar urteko ikerketaren ondoren, gaur egun merkatuan dagoen ordenadore bidezko itzulpen-sistemarik aurreratuena den METAL garatzeko erabakia hartzera.
Luis Antonio Santaló Sors, Gironan jaio zen 1911n. Rey Pastor eta Blaschke-ren ikasle izanik, Madrilen egin zuen doktoregoa eta gerra-denboran Errepublikak Cartagenan zuen Eskola Aeronautikoan irakasle izan zen. Gerra ondoren Argentinara joan zen eta bertan gelditu, Rosario, La Plata eta Buenos Aires-en irakasle izanik. Urte haietan Argentinak matematikari-talde bikaina bildu zuen, nazioarteko mailan nabarmena, eta Santaló jauna talde horretako partaide garrantzitsua izan zen. 1983an “Príncipe de Asturias” saria jaso zuen. Joan den urrian, “Unión Matemática Argentina” delakoak antolaturiko matematikarien bileran amaiera-hitzaldia berak eman zuen, eta eskolako maisu-maistretatik Unibertsitateko irakasletaraino, maila desberdinetako entzulegoa liluratuta gelditu zen Santaló-ren maisutasunak eramandako bideetan. Ondoko lerroek hitzaldi haren zati bat isladatzen dute.
Orain dela hiru bat urte (ikus ELHUYAR. ZIENTZIA ETA TEKNIKA 10. alea. 1987) oftalmologiaren arloa aztertu genuen Munoa medikuaren eskutik. Otorrinolaringologia izango da oraingo honetan aztergai eta horretarako mediku ospetsu baten laguntza izango dugu: Jesus Algaba Guimerá-rena. Valentzian ikasketak egin ondoren, Alemanian burutu zuen bere espezializazioa. Bilboko eta Murtziako Medikuntz Fakultateko Otorrinolaringologi irakasle izan da. Une honetan Donostiako Arantzazuko Ama Ospitaleko Otorrinolaringologi Zerbitzuburu eta EHUko Otorrinolaringologi Irakasle Titular da.
Ale honetan, Zatitzaile Komunetako Handiena eta Multiplo Komunetako Txikiena nola kalkulatzen diren azaltzen da.
Bizkarrezurrak plano lateralean duen desbiazio edo deformazioa da.
Iragan hamar urteotan zientzia eta teknologiak une distiratsu eta une tamalgarriak ezagutu dituzte. Artikulu honek hamar urteotako zientziaren erradiografia izan nahi du.
Baleek eta euskaldunok erlazio estua izan dugu mendetan. Kostaldeko herrien armarriak eta bertsolarien kronikak horren lekuko dira besteak beste. Baina gauza hauek nahikoa ezagunak dira gure artean. Ez da horren ezaguna baleen lerro ebolutiboa ordea.