Erreportajeak

Larre-buztanikara, intsektujale liraina

1993/04/01 Aihartza, Joxerra -
Seguru asko Afrikako belardi zabaletan sortua, eta egun ia mundu osoan zehar barreiaturik dagoen taldea dugu txirta eta buztanikarek osotzen …

Arnas aparatuko patologia (I)

1993/04/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea
Arnas aparatua, sistema anatomiko gisa, hainbat zati osatzen dute. Ikus ditzagun banan-banan zati edo atal bakoitzaren xehetasun nagusiak.

Martinika: Frantzia Ameriketan

1993/04/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra -
Plaza Aduriz, Jon -

Orlyko aireportuan abioia hartu genuenean, Martinikari buruz ezer gutxi genekien. Dena den, Karibe itsasoak bustitako beste herri batzuk ezagutzen genituenez, ustegabe handirik ez genuen espero. Azoreetan eskala egin ondoren, Le Lamentin-go aireportura heldu ginen. Abioitik jaitsi orduko ekaitz tropikal batek blai-blai utzi gintuen. Giroko hogeita hamar graduek Caracasen, Mexikon edo Habanan izandako sentsazioak sentiarazi zizkiguten. Hala ere, bazegoen beste lekuekiko desberdintasun bat, hots, usaina. Gerora, desberdintasuna usainean baino zerbait gehiagotan zetzala konturatu ginen.

Likenak, poluzio atmosferikoaren salatzaileak

1993/04/01 Larrañaga, Jon -

Mende honetan lortutako garapen teknologiko eta industrial handiak, orain gozatzen ari garen bizimodu eroso eta oparoa ezezik, hainbat ingurune-arazo ere ekarri digu, eta gehien kezkatzen gaituenetako bat poluzio atmosferikoa dugu seguruenik. Horregatik, azken urteotan ahalegin handiak egin dira poluzioaren bilakaera aztertzeko eta honek eragiten dituen osasun- eta ingurune-kalteak ezagutzeko teknikak garatzearren.

Ilustrazioa eta entziklopedistak

1993/04/01 Bandres Unanue, Luis -
Zientziaren historiaren garapenean eragin handienetakoa izan duen fenomenoa Ilustrazioa dugu. Ilustrazioaren hasieran, aurreko medean egindako ikerketa zientifikoen nahiz filosofiako printzipioen …

Ardoa edanda...

1993/04/01 Irazabalbeitia, Inaki - kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea

“Ardoa edanda mozkortzen naiz” hitzekin hasten da herri-kanta ezagun bat eta ardoa edanda, hain zuzen, arazoak izaten dituzte auto-gidari askok gure artean alkoholemi kontrolak direla eta. Brasilen aitzitik, alkoholak, etanolak hain justu, automobilen motoreak poztu egiten ditu.

Ordenadoreen memoria

1993/04/01 Romo Uriarte, Jesus Maria -

Informatika asko jakin gabe, ordenadoreek memoria daukatela edozeinek entzun du. Memoria izatearena gizaki eta animalien ahalmena denez, makina batek horrelakorik nola izan dezakeen ez da berehala ulertzeko gauza. Goazen bada, ordenadoreen memoriari buruz zenbait azalpen ematera.

Musika numerikoaren iraultza

1993/04/01 Otaolaurretxi, Jon -

Gaur egun musika entzuteko gero eta baztertuagoak daude plastikozko diskoak eta kaset magnetiko analogikoak (oraindik ere ohizkoak direnak). Laserrez irakurtzen diren disko konpaktuek alboratu dituzte neurri handi batean soinu-kalitate hobea lortzen delako, baina badirudi disko kanpaktu hauek ere atzeraturik geratzeko bidean direla. Disko hauetan grabaturik dagoen informazioa (musika) izan ere, kaset normaletan bezala ezin da ezabatu, gero guk nahi duguna berriz bertan grabatzeko. Sony eta Philips etxeak ordea, guzti hori egiten duen material berria saltzen hasiak dira.

Bizikleta

1993/04/01 Angulo, Patxi -
Gaur egun bizikletek bospasei pinoi eta bizpahiru plater dituzte, aldagailuak eskulekuan daude, gorputzak aerodinamika egokia izan dezan eskuleku bereziak daude, …

Argazkiak ordenadore-pantailan

1993/03/01 Otaolaurretxi, Jon -

Zenbakizko argazki-kamera berriak agertu dira oraintsu. Hortxe daude salgai jadanik, eta oker handirik gabe esan daiteke hemendik urte gutxira orain ohizkoa den diapositiba eta argazki errebelatuen sistema erabat zokoratuko dutela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila