Energiarena uneoro planteatzen den gaia da, baina teknologia energetiko berrien etorkizuna ingurugiro-eraginen eta ekonomi etekinen araberakoa izango dela onartua dago gizartean. Hirurogeita hamargarreneko hamarkadan ekonomi gora-beherak eta horniketa bermatzea izan ziren arazorik kezkagarrienak, baina gaur egun, aurreko arazoei ingurugiroa zaintzearena ere erantsi zaie.
Petrolioaren prezioak egonkortzen ez direnez, erregai fosilen bidetik at dauden energi iturriez aldatzeko aukera eskainiko duten teknologiak jorratu behar dira.
Azken aldian automobilgileek beren produktu berriak aurkezten dituztenean, bidaiarien erosotasuna, segurtasuna, erregai-kontsumoa, poluzioa, karrozeria nahiz motoreen iraupena eta beste hainbat alderdi guztiz zaindutako automobilak ari dira eskaintzen. Duela urte gutxi batzuk egiten zituzten automobilekin konparatuta ia ez dute antzik. Hamar desberdintasun nagusi dituzte haiek eta hauek. Hona hemen, bada, funtsean hamar aurrerapen horiek zer izan diren.
Gaur egun mota askotako laserrak erabiltzen dira: disko konpaktuak irakurtzeko txikiak, altzairuzko xaflak ebakitzeko potentzia handikoak, eszenategiak argiztatzekoak, etab. Denek ere erradiazio elektromagnetikoa jaurtitzen dute, baina oraindik X izpizko eta gamma izpizko erradiazioz funtzionatzen duen laserrik ez da egin. Dena den, Estatu Batuetan Princentongo laborategietan X izpizko laserraz lehen saioak burutu dituzte.
Euskal Herrian burdin industriak tradizio handia izan du. Gainera burdinak tradizioa izateaz aparte bertako izakeran ere eragina izan duela esatea begien bistakoa da. Egun bizi dugun egoera ekonomikoa ikusita, burdinaren inguruan festa egiteak (artikulu honen izenburuak dioenez) ez dirudi oso egokia denik, batez ere, batek baino gehiagok, burdingintzaren egoeraren ondorioz, negar egiten duenean. Dena den, maiatzaren 9an legazpiarrek, urtero bezala, Mirandaola zaharrean festa-giroan igaroko dute igandea.
Azken aldi honetan telefonoaren faktura ikaragarriak etorri zaizkiola eta, kexu da zenbait erabiltzaile. Duela hilabete batzuk arte 903 zenbakizko linea berezietara (besteak beste erotikoetara) deitzea zen horren arrazoia, baina gaur egun arriskua beste bat izan daiteke: haririk gabeko etxeko telefonoa.