Elhuyar kultur elkartearen 25. urteurrena aitzakia polita izan zen zientzia, teknika eta kultura arloko hainbat lagun miramar jauregian elkartzeko. ekitaldiaren gora-behera guztiak azaltzea ezinezkoa bada ere, nondik norakoa eta protagonista izan zen antony hewish-ekin izandako elkarrizketa zuri azaltzea egokia iruditu zaigu. horrela, bertan gertatutakoaren berri izango duzu. Elhuyar Kultur Elkartearen 25. urteurrenaren kariaz, Sir Antony Hewish Nobel saridun britainiarrak “Unibertsoaren iragana, oraina eta geroa” izeneko hitzaldia eman zuen urriaren 31n Miramar Jauregian. Antony Hewish irrati-astronomiaren aitzindaria izan da eta alor horretan eginiko lanagatik eta pulsarrak aurkitzeagatik 1974ko Fisikako Nobel saria jaso zuen Martin Ryle-rekin batera. Bere iharduera profesional ia osoa Cambridge-ko Unibertsitatean burutu du eta, besteak beste, bertako Mullard Irrati astronomia Behategiko zuzendaria izan da. Aukera hau profitatuz unibertsoari buruz mintzatzera hurbildu gatzaizkio gizaseme umil eta abegitsu honi.
Lerro hauek idazten ari garelarik, Ingurugiro Legea Legebiltzarrean dago oraindik, bertan egingo zaizkion iradokizunak eta zuzenketak jasotzeko zain. Hurrengo urratsak ezagunak dira: Legea onartu egingo da ia dudarik gabe eta, azkenik, duela 18 urtetik arautu gabe zegoen arloa Lege batek jasoko du. Euskal Autonomia Elkarteari dagokion Lege hau da Eusko Jaurlaritzako Ingurugiroko sailburuordearekin zehatz-mehatz aztertu duguna.
Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak gonbidatuta, Donostian eta Bilbon izan dugu hizlari Archie Howie Cavendish Laboratory-ko burua. Hitzaldia aitzaki, berarekin solastatzeko aukera paregabea izan dugu.
Urtarrilaren bukaeraz geroztik, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, indarrean da Zientzia eta Teknologia Indartzeko Egitasmoa 1997-2000. Mende berrira arteko zientzi politika gidatuko du egitasmoak; industriaren eta hezkuntzaren arteko lankidetza du oinarrian eta sare teknologikoa hobetzea helburu. Agintarien esanetan, zientzi politika berriaren emaitzak
berehala ikusiko ditugu. Hasteko, ikus dezagun zer berri duen egitasmo berriak.
Enrike Zuazuak Madrilgo Unibertsitate Conplutenseko bere bulegoan hartu gintuen arratsalde hartan. Doktoretza-ikastaro berria egun horretan bertan hastekoa zen eta gurekin hitz-aspertuan ari zen bitartean, makina bat ikasle etorri zitzaion galdezka. Halaber, zeregin berean aritu ginen gu zati handi batean: bere ikas-garaiaz, lanbideaz, esperientziaz, gaur egungo lanaz eta etorkizunaz galdezka.
CEIT Ikerketa-Zentruak Donostian duen egoitzan egin genuen zita. Bertaratu baino lehen, IEE erakundeari buruz eta Heaviside izeneko sariari buruz dokumentazio-bila ihardun genuen. Aurkitu genituen erreferentzia apurrek sari horren garrantziaz ohartzeko balio izan zuten. Alabaina, gure inguruko komunikabideetan aurtengo irabazleen aipamenik ez genuen aurkitu. Mundu-mailan eskura daitekeen saririk garrantzitsuenetakoa izanik, berau eskuratu duten lehen euskaldunekin hitz egitera abiatu ginen, makina bat galdera eta kezka nagusi bat burua: Nola liteke sari hori irabazi izanaren garrantziaz inor ez ohartzea? ZORIONAK JABIER!
Donostiako Kimika Fakultatean atzerritik etorritako ikerlari eta irakasle asko egoten da eskuarki. Pedro Migel Etxenikek zuzentzen duen taldean ugari izaten dira.