Elkarrizketak

Jean Marie Lehn: "Kimika artea ere bada"

2000/05/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
Donostiako Kimika Falkultateak bere XXV. Urteurrena dela eta antolatu dituen ekitaldietan jakinmin handia piztu zuen Jean Marie Lehn kimikari frantsesak

Juan Luis Arsuaga: paleoantropologo botaduna

2000/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ikertzaile aparta izateaz gain, komunikatzaile ezin hobea da. Horregatik, besteak beste, Aranzadi elkarteak hitzaldia ematera konbidatu zuen. Arsuagarena elkarteak eskaintzen duen hitzaldi-sortaren lehena izan zen. Bidaia nekagarria izan arren, gurekin egoteko tartea bilatu eta paleoantropologiaren metodologiaz hitz egin zigun. Hamarkada hauetan egindako ikerketak Arsuaga eta Atapuerca izenak betirako lotu ditu eta gaur egun maiz agertzen da komunikabideetan. Baina, aitortu zigunaren arabera, laborategiko bata baino gusturago janzten ditu mendiko botak. Izan ere, hitzaldiaren lehen argazkian aldamioen gaineko lanetan ikusten baitzen. Oso gogoitsu hitz egiten zigun bere lanari buruz eta behin eta berriz errepikatzen zuen, gainera, "zientzia oso dibertigarria da".

Maria Jesus Esteban «Matematikan aspaldiko gaiak batzuetan berreskuratzen dira»

2000/03/28 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Paris-Dauphine unibertsitatean ikerketa egiten duen matematikaria da. Orain Leioako unibertsitatean irakasle bisitaria da doktoretza ikastaro bat emateko. Egunkariako zientzi orrietan zutabegilea da.

Nicoletta del Bufalo arkitekto gaztea eraikin osasuntsuen bila

2000/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Donostiako Kursaal jauregian Energiaren Euskal Erakundea (EVE-EEE) taldeak «Etxe Berrien Eraginkortasun Energetikoko Bigarren Topaketa» izeneko jardunaldiak aurkeztu zituen. Lau hitzaldietan bigarrena Nicoletta del Bufalo italiarrak eman zuen. ECOTEC enpresan lana egiten duen arkitektoaren hitzaldiaren izenburua «Eraikuntzaren arloan energia aurrezteko Europan dauden joera berriak» izan zen.

Thilo Bode Greenpeaceko zuzendaria

2000/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Madrilen egindako ingurugiro-kazetaritzako kongresuan, besteak beste, Thilo Bodek, Greenpeace erakundeko zuzendariak, hitz egin zuen. Ingurugiro-erronkak datorren mendean izenburuko hitzaldia eskaini zuen Greenpeaceko buruak eta pazientzia handiz erantzun zien entzuleen galdera guztiei. Jendaurreko betebeharra bukatu eta gero,
ez zuen inolako eragozpenik izan Elhuyarko
galderei erantzuteko. Datorren mendeko
ingurugiro-erronkak eta puri-purian dauden beste hainbat gai izan zituen hizpide.

Nor da Thilo Bode?

2000/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Nazioarteko Greenpeaceko zuzendaria da 1995eko irailetik. Kargu hori hartu aurretik Alemaniako Greenpeaceko zuzendaria izan zen, 1989. urtetik.

Léopold Eiharts: 'txikitako ametsa nuen astronauta izatea'

2000/01/01 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Poz adina buruhauste eman dituen MIR espazio-estazio errusiarra desagertu egingo da hilabete gutxi barru; lurrera ekarri eta itsasoan hondoratuko dute. Estatu Batuak, Kanada, Europa, Japonia eta baita Errusia ere Nazioarteko Espazio Estazioaren eraikuntza-lanetan dabiltza orain burubelarri. MIRen ordezko hobetua izango da estazio berria. Elhuyarrek bi proiektuak hurbiletik ezagutzen dituen Léopold Eiharts Miarritzeko astronautarekin hitz egiteko aukera izan du.

Zientzi Ikerketa eta Teknologi Garapen eta Berrikuntzako Plana (2000-2003)

1999/12/01 Mujika, Alfontso -

Ikerlan zentro teknologikoak, 25 urte bete zituela eta, Berrikuntza Teknologikoari buruzko jardunaldia antolatu zuen joan den azaroaren 3an Donostiako Kursaalen. Han, Julio Guzmán Espainiako Gobernu Presidentetzako Zientzia eta Teknologiako Bulegoko aholkulariak Zientzi Ikerketa eta Teknologi Garapen eta Berrikuntzako Plan Nazionala (2000-2003) aurkeztu zuen. Hego Euskal Herrian ikerketan eta garapenean ari diren talde eta enpresen gain (unibertsitateak, zentro teknologikoak, ikerketa-guneak) zuzenean eragingo du plan horrek. Hori dela eta, Planaren nondik norako nagusiak ezagutzearren, Julio Guzmáni hainbat galdera egin dizkiogu.

Unai Ugalde

1999/12/01 Mujika, Alfontso -

Eusko Jaurlaritzako Zientzi Politikarako Zuzendari Plan berriari buruz zer iritzi duen galdetu diogu

Erhard W.Fischer: ikerketan jardundako bizitza

1999/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Juan Colmenerok eta bere ikerketa-taldeak kongresu batean ezagutu zuten Erhard W. Fischer 1987an. Elkarren arteko lehenengo proiektuak sortu ziren orduan. Biak polimeroen arloan ikertzen duten fisikariak dira. Kate luze horien propietate fisikoak aztertu dituzte X izpien, neutroien difrakzioaren eta neurketa kalorimetrikoen bitartez, besteak beste. Hainbeste urtetan egindako lankidetzaren ondoren, Colmenerok Euskal Herriko Unibertsitatean Fischer proposatu zuen honoris causa doktore izendatzeko. Ia batera, Colmenerok berak Euskalerriko Adiskideen Elkarteak urtero ematen duen Munibe Ikerketa Saria jasoko duela jakin zuen. Goi-mailako bi ikerlariekin egoterik izan zuen Elhuyarrek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila