Elkarrizketak

Aitor Artetxe: "Asko ikasi dugu Ipar Europako berotegietatik "

2006/10/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aitor Artetxe berotegietan aditua da. Senitartekoek betidanik izan dituzte berotegiak, eta, horrek bultzatuta, Zornotzatik Atarrabiara joan zen Nekazaritza Teknikoa ikastera. Ondoren, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan osatu zituen ikasketak, Iruñean. Substratuekin eta ureztatze-sistemekin hainbat urtez lanean jardun ondoren, egun, berotegiak egiten dituen INKOA Sistemas enpresako zuzendari teknikoa da.

Ikusten ez den materia

2006/10/01 Lasa Oiarbide, Aitzol - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Galaxien dinamika ulertzeko materia falta zaie astronomoei. Ez zaie informaziorik falta, baizik eta materia; dinamika horrek zentzua izateko, materia gehiago egon beharko luke teleskopioen bidez ikusten dena baino. Unibertsoari falta zaion materia hori materia iluna izenarekin bataiatu dute astronomoek. Baina zaila da ikusten ez den materiari buruz zerbait ikastea.

Mari Carmen Gallastegi: "Ekologistak eta ekonomistak ez gara etsaiak"

2006/09/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Ekonomista da eta Gizarte Zientzietako Euskadi saria jaso du, baina zientziarekin zerikusi estua du. Izan ere, arrantza-gaiekin dihardu lanean: ingurumen-ekonomian aditua eta aritua da. Ez ditu alferrik egin hogeita hamar urte bioekonomiaren munduan. Nor egokiagoa ingurumenaren eta arrantzaren arazoari gainbegiratu bat emateko ikuspegi ekonomikotik.

Jose Maria Asua: "Teknologiak bizi-kalitatea eman digu"

2006/07/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurten jaso duen Ikerkuntzako Euskadi saria bere ibilbide profesionalean lagun izan dituen guztiei eskaini zien Jose Maria Asuak. Ingeniaritza Kimikoan katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatean. Emultsio-polimeroetan da aditua eta Polymat institutuaren gidaritza darama. Lehenengo galdera osatu baino lehen hasi zen gurekin berriketan, eta ohartu ginen ez zela izango ohiko galdera-erantzun estiloko elkarrizketa bat.

Xabier Peñalver:

2006/05/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Xabier Peñalver arkeologoa Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea da. Historiaurreko Arkeologia sailean dihardu, eta azkenaldian han eta hemen azaldu da, Deba aldeko Praile Aitzen aurkitutako lepokoak direla eta. Gu, ordea, beste gai batez hitz egiteko bildu gara Peñalverrekin; cromlech, mairu-baratze edo harrespilei buruz hitz egiteko, alegia. Hain zuzen ere, 1983tik aurrera, mila mairu-baratze baino gehiago katalogatu eta aztertu ditu, eta 2004an ikerketen emaitzak eta ondorioak plazaratu zituen Aranzadiren Munibe aldizkariaren 19. gehigarrian: Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak .

Vint Cerf, Interneteko ebangelista

2006/04/24 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Apirilaren 5etik 7ra, Stanford Unibertsitatean, 'Berrikuntzaren kazetaritzari' buruzko hirugarren biltzarra antolatu zuten: The Third Conference on Innovation Journalism. Irekierako hitzaldia Vint Cerf-ek eman zuen, TCP/IP (Transmission Control Protocol/Internet Protocol) protokoloaren sortzailetako batek. Komunikazio-protokolo hori da, hain zuzen, Interneten ordenagailuek elkarrekin komunikatzeko erabiltzen den protokoloa. Egun, Vint Cerf Google-en dabil lanean eta bertan 'Chief Evangelist' kargua du. Horrez gain, ICANN (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) erakundeko burua da.

Oskar Fernandez-Capetillo: "Saririk inportanteena da gehien gustatzen zaidan horretan egiten dudala lan"

2006/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Bilbotarra. 31 urte. Swiss Bridge saria jaso du minbiziaren esparruan egin dituen ikerketengatik. Oskar Fernandez-Capetillo da ikertzaile gazte hau. Han eta hemen ibili da ikerketan, eta, orain, Madrilen egiten du lan, Onkologia Ikertzeko Zentro Nazionalean (CNIO); ezegonkortasun genomikoaren laborategiaren burua da han. Ez da geldirik egotekoa, baina une batez geldiarazi, eta minutu batzuk egin ditugu elkarrekin solasean.

2005eko Ikerkuntzako Euskadi Saria: Jose Maria Asuarekin hizketan

2006/03/29 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Gaur emango dute 2005eko Ikerkuntzako Euskadi Saria Lehendakaritzaren egoitzan. Saria Jose Maria Asuak jasoko du. Ekitaldiaren aurretik, harekin hizketalditxo bat egiteko aukera izan dugu. Kimika Fakultateko bere bulegoan hartu gaitu.

Sir Tom Blundell: "Proteinak izan dira nire bizitza"

2006/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Oso ezaguna da Tom Blundell ikertzaile ingelesa bioteknologiaren esparruan. Biokimikaren erronka nagusietako batzuk ikertu ditu; besteak beste, proteinen tolestea. Urtarrilean, CIC-Biogune zentroak gonbidatuta, Euskal Herrian izan zen, eta aprobetxatu egin genuen harekin egoteko aukera.

Dudley Herschbach: "Zientzia irakastea, berez, ez da gogorra; benetan ondo egitea da gogorra"

2006/02/01 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

San Josen (Kalifornia) jaio zen 1932an. Matematikako, Fisikako eta Kimikako ikasketak egin ditu, eta 1986an Kimikako Nobel saria irabazi zuen. Dibulgazioan eta zientziaz ez dakitenei irakasten lan handia egiten du, eta oso gustuko du lan hori, gainera.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila