"Nire garunaren funtzionamenduaren emaitza naiz"; hala dio Pedro Larrañaga matematikariak. Garuna ezagutzeko xedea duten bi egitasmotan dabil lanean, eta, haren …
Itziar Lakaren hitzetan, ikerketak berezkoa du ez jakitea zer aurkituko den. Horrenbestez, aitortu du ibilbidea hasi zuenetik hamaika gauzak harritu dutela. Hala ere, mugarri batzuk aukeratu ditu. Ezinezkoa egin zaio, ordea, etorkizunean zer gertatuko den edo zer ikusi nahiko lukeen esatea. Izan ere, uste osoa du orain imajinatu ezin direnak gertatuko direla hizkuntzalaritzaren arloan, epe labur edo ertainean.
Madeleine aldian margotutako bi bisonte eta zaldi baten burua aurkitu dituzte Lumentxa kobazuloan (Lekeitio). Aurkikuntza “berezitzat” jo dute egileek, Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek; izan ere, Riosen esanean, “kontuan izanda Lea-Artibaien garai horretako aztarnategi batzuk daudela, berez ez da harritzekoa labar-artea topatu izana”, baina Lumentxa hain aspalditik eta hainbestetan aztertu izan denez, ez zuten espero orain ezer berririk aurkitzea han.
Animaliekin egindako ikerketetan, bi sexuak egoki ordezkatuta egon daitezela eskatuko du Estatu Batuetako Osasun Institutuak (NIH). Izan ere, gero eta …
2010eko udaberrian, Txernobylgo zentral nuklearreko hondamendia gertatu eta 24 urte geroago, ikertzaile-talde batek sareak zabaldu zituen segurtasun-eremuaren inguruko hainbat lekutan. Helburua: erradiazio-maila desberdinak zituzten tokietako txoriak harrapatzea, erradiazioak haietan zuen eragina neurtzeko. Azterketaren emaitzak jaso zituztenean, harrituta geratu ziren, txoriak erradiaziora egokitu zirela ikusi baitzuten. Orain, Functional Ecologys aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Ar-usaina aditzeak, eta, beraz, baita ikertzailea gizonezkoa izateak ere, estresa eragiten die laborategiko sagu eta arratoiei. Hori ondorioztatu du Jeffrey …
Iñaki Alegria Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) zuzendari berria da martxotik, baina, antza denez, ez ditu utzi Informatika fakultatean dituen lanak. Hain zuzen ere, fakultateko bulegoan hartu gaitu. Eta han aitortu digu irakaskuntzan, ikerketan eta administrazioan, hiruretan ari dela lanean. Ez zaio nekerik sumatzen, ordea; aitzitik, gogotsu hitz egin du arlo bakoitzean dituen asmoez eta itxaropenez.
Enrike Zuazuak grinaz bizi du matematika. Halaxe aitortzen du, eta nabaritu egiten zaio, gainera. Adibidez, galderei erantzutean, ezin du ezkutatu matematikarekiko sentitzen duen erakarpena, lilura. Baina ez da horretan geratzen, eta lilura hori kutsatzen saiatzen da, uste osoa baitu gizartearen motor nagusienetariko bat dela matematika.
Oso arraroa da biki monozigotikoetako batek Downen sindromea izatea eta besteak ez; 385.000 kasuetatik bakarrean gertatzen da. Horietako kasu baten …
Oraindik ez da urte erdi bat ere igaro Rafael Yuste neurobiologoak BRAIN proiektua aurkeztu zuenetik Donostian, Passion for Knowledge-Quantum ekimeneko hitzaldietako batean, eta dagoeneko argitaratu dituzte proiektuaren lehen emaitzak. Nature aldizkariak plazaratu ditu, bi artikuluren bidez. Batean, giza enbrioiaren garunaren gene-espresioaren atlasa azaldu dute, eta, bestean, saguaren neurona-konexioen mapa. Garun Zientziarako Allen Institutuko ikertzaileek sinatzen dituzte bi artikuluok, eta, haien arabera, biak ere giltzarri dira giza garunaren eta neurona-zirkuitoen garapena ulertzeko.