Giboiaren genoma deskodetzea eta analizatzea lagungarria izan da kromosomak nola antolatzen diren hobeto ezagutzeko. Izan ere, jakina zen giboien kromosomek …
Bizidunak sailkatzeko erabiltzen den sisteman kokatu ezin diren bi izaki aurkitu ditu Danimarkako Historia Naturaleko Museoko zoologo batek, Tasmaniako itsasoan. Onddo-itxura dute, zelulaniztunak dira, asimetrikoak, gelatinakarak eta milimetro gutxi neurtzen dituzte. Dendrogramma enigmatica eta D. discoides izendatu dituzte.
Irudi sinplea da, lerro paralelo batzuk gurutzatuta, sareta moduko bat eratuz, eta ez da halabeharrez sortua, alegia, nahita eginda da. Gibraltarreko Gorham-en kobazuloan aurkitu dute, eta gutxienez 39.000 urte dituela kalkulatu dute. Garai hartan neandertalak bizi zirenez kobazulo hartan, egilea haietako bat izan zela ondorioztatu dute ikertzaileek. Hori horrela bada, neandertalek eginda orain arte topatu den lehen errepresentazio abstraktua litzateke. Eta horrek neandertalek pentsamendu sinbolikoa zutela frogatuko luke.
Lotsa, beldurra, ezjakintasuna... hitz horiekin lotzen dituzte batzuek sexu bidezko gaixotasunak. Arantxa Arrillaga Arrizabalagak, ordea, horiek baino askoz gehiago erabiltzen …
Ez da erraza Lourdes Herrastirekin hitz egiteko eta egoteko tarte bat topatzea. Izan ere, irakasle-lanak amaitu orduko, ikerketa arkeologikoetan murgiltzen da. Hala ere, ez dio uko egin gure gonbidapenari, eta, zalantzarik egin gabe, ziurtasun osoz, erantzun die galderei. Hain zuzen, argi du zein izan den beraren ibilbideko lan zirraragarriena, eta aurrera begira, berriz, badu amets jakin bat. Hala, bizi-bizi hitz egin du barreneraino hunkitu zuen aurkikuntza hartaz eta etorkizunerako desioari buruz.
Afrika mendebaldeko ebola-agerraldia geldiarazteko egitasmoa aurkeztu berri du Osasunaren Mundu Erakundeak. Helburu garbia du: agerraldia gertatu den herrialdeetan gaitzaren transmisioa etetea 6-9 hilabeteetan, eta beste herrialde batzuetara hedatzea galaraztea. Horretarako, ezinbestekotzat jo du nazioarteko lankidetza.
Oroitzapenak emozio onekin zein txarrekin nola lotzen diren azaldu dute Massachusettseko Teknologia Institutuko neurozientzialariek (MIT). Horrez gain, erakutsi dute oroitzapen jakin batek erlazionatuta duen emozioa alda daitekeela, optogenetikaz baliatuta.
Animalia baten enbrioiaren garapena zelulaz zelula jarraitzea ahalbidetzen duten teknologia garatu dute Howard Hughes Medical Institutuan.
Transplantatzeko egokiak diren organoek denbora gehiago irauteko metodo bat garatu dute, arrakasta handiz. Oraingoz, arratoietan bakarrik probatu dute, gibelarekin, baina, …
Lorik ez egitea eta eguna/gaua zikloa haustea asaldura metaboliko batzuekin lotzen da, esaterako, obesitatearekin eta diabetesarekin. Ondorio horiek hobeto ezagutzeko …