Ukaezina da loak eragin zuzena duela oroimenean; zientzialariek ordea, ez dituzte ezagutzen eragin hori azaltzen duten funtsezko mekanismoak. Orain, prozesu …
Elisabete Alberdi Zelaia ikertzailea da, baina, haren esanean, ez zen ohiko bidetik iritsi ikerketa-mundura. Matematika ikasi nahi zuela, berriz, txikitatik …
Beatriz Royo Castillejok lehenengo hitzetik aitortzen du zortea izan duela. Izan ere, duela gutxi ama izan da, baina ez du …
Tumoreen metastasiak gantzen metabolismoarekin zerikusia duela argitu du Bartzelonako ikerketa talde batek. Ikertzaileen arabera, minbizi zelulen ehuneko oso txiki batek baino ez du metastasia sortzeko ahalmena: % 1-% 5ek baino ez. Bada, orain jakin dutenez, haientzat gantza ezinbestekoa da.
Amaia Hernández Puerta Kanadatik itzuli berritan eta lan bila dabilela ezagutu dugu. Errehabilitazio medikurako sistema protesikoen eta ortesikoen garapenean lan …
Rosetta harria gako izan zen hieroglifikoak deskodetzeko. Bada, harri haren izena eman zion Europako Espazio Agentziak kometen misterioa argitzeko helburua zuen misioari: Rosetta misioa. Zehazki, 67 P/Churyumov-Gerasimenko kometari jarraitu zion Rosetta ontziak, eta modulu bat ere utzi zuen haren azalean: Philae. Ontziak irailaren 30ean amaitu zuen 2004ean abiatutako bidaia, eta luze joko du bildu dituen datu guztien analisiak. Baina, orain arte argitaratutako emaitzei esker, dagoeneko baieztatu dira kometei buruzko zenbait uste, baita beste zenbait ezeztatu ere.
Edonork izan ditzake uste okerrak, edonork sinets dezake sasizientzietan. Izan ere, guztiok dugu gertakariak azaltzeko joera, eta kausa-efektu erlazioa bilatzeko bulkada, baita erlaziorik ez dagoenean ere. Hain justu, hori da sinesmen faltsuak sortzeko mekanismoetako bat. Halakoak ikertzen ditu Helena Matute Psikologia Esperimentaleko katedradunak Deustuko Unibertsitateko Labpsico laborategian, eta han hartu gaitu, bere lanari buruz hitz egiteko, patxada osoz, lanez gainezka egon arren.
Ardurek eta lanek apenas uzten diote tarte librerik Iñaki Alegriari, baina ezin omen digu ezezkorik eman, eta gogo onez erantzun die bi galderei. Hori bai, aitortu du ez direla erantzuten errazak. Hala ere, nahikoa garbi ikusten du nondik joan daitekeen etorkizuna; ez du hain garbi, ordea, erabat gustukoa duen ekar dezakeena.
Dieta egin ondoren, oso ohikoa da berehala hartzea galdutako kiloak edo baita gehiago ere. Orain, saguekin egindako esperimentuetan, gakoa hesteetako mikrobioman egon daitekeela argitu dute Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek.
Sussexen, Ingalaterran, duela hamar urte baino gehiago topatutako fosil berezi bat dinosauro baten lehen garun fosildua dela baieztatu dute. Iguanodonaren …