Hilekoaren zikloa erreproduzitzen duen miniaturazko ugalketa-aparatu bat aurkeztu dute Northwestern Unibertsitateko ikertzaileek. EVATAR izena jarri diote, eta espero dute baliagarria …
400.000 urte inguruko garezur bat aurkitu dute Aroeirako haitzuloan (Portugal). Lisboako Unibertsitateko arkeologoek zuzendutako nazioarteko talde batek berreskuratu eta aztertu du garezurra, eta, adierazi dutenez, Europan mendebaldeen aurkitutako atxeliar kulturako fosil zaharrena da. Izan ere, garezurraren inguruan aztarna asko daude, tartean, atxeliar kulturako harrizko tresnak eta animalia hezurrak.
El Sidron (Asturias) kobazuloko neandertalek pinaziak, perretxikoak eta goroldioa jaten zutela frogatu dute, hortzen lertzotik erauzitako material genetikoa aztertuta. Aldiz, …
Nahia Idoiaga Mondragon Fisika ikasteko asmoz hasi zen unibertsitatean. Laster konturatu zen, ordea, hura ez zuela gustuko. “Ez zen espero …
Hamalau urtez, 15-34 urteko milioi bat neska eta emakume baino gehiagoren datuak bildu dituzte Kopenhageko Unibertsitateko ikertzaileek. Hauxe zen ikerketaren helburua: argitzea ea harremanik ba ote dagoen antisorgailu hormonalak hartzearen eta depresioa izateko joeraren artean. Erantzuna baiezkoa izan zen. Lorea Barinaga-Rementeria Zabaleta ginekologoak eta Amaia Vazquez Eguzkitza sexologoak aztertu dituzte ikerketa hartan bildutako datuak eta ateratako ondorioak.
Ibilbide luzearen talaiatik erantzun die galderei Esti Apellanizek. Egia esan, lehen unean kezka ere agertu zuen, ez ote zen egokiagoa izango gazte bati egitea galderak. Ezetz, ikertzaile gazteek ere bazutela lekua aldizkarian, baina, orain eta hemen, beraren erantzunak ezagutu nahi genituela. Interesgarriak izango zirela susmatu, eta asmatu.
2006an, ordura arte zientzia-fikzioa zena errealitate bihurtzeko lehen pausoa eman zuen John Pendryk: frogatu zuen objektuak ikusezin bilakatzea posible zela teorian. Geroztik, hark irekitako bidean aurrera egiten saiatzen ari dira mundu osoko ikertzaileak; tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak, beste batzuekin elkarlanean. Eta, berriki, bi bidezidor desberdinetatik joanda, emaitza onak lortu dituzte.
Hamar teleskopio erabilita, eta nazioarteko lantalde handi baten elkarlanaren ondorioz, Lurraren antza duten zazpi planeta topatu dituzte, 40 argi-urtera dagoen nano gorri hotz baten inguruan. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta prentsaurreko baten bidez gizarteratu du NASAk.
Berriki, hiesari aurre egiteko bidea errazten duten bi ikerketa plazaratu dira. Batean, hiesa eragiten duen birusa, GIBa, goiz detektatzen duen biosentsorea aurkeztu dute; bestean, berriz, antierretrobiralik hartu behar ez izateko txertoa.