Bergarako Seminarixoan ospatu da aurtengo Wolfram Deuna. Aurrekoetan bezala, zientzia aitzakiatzat hartuta, zortzi hizlarik bakarrizketa zientifiko umoretsuak eskaini dituzte, Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Aguirreren gidaritzapean.
Irati Rodilla Ojeda Fisioterapian graduatu zen, baina, lanean ari den arren, ez dabil pazienteak tratatzen, Farmakologian doktoretza egiten baizik. Dioenez, …
Demagun etorkizun hurbilean zaudela eta errepidean zoazela, auto autonomo batean; alegia, gidaririk gabeko auto batean. Bi errei daude, eta, justu zure autoaren parekoan, pertsona bat dago. Pertsonak saihesteko agindua du autoak; horretarako, beste erreira aldatuko litzateke. Baina beste erreiaren parean ere bada norbait! Demagun bi pertsona horiek ez direla berdinak: bat gaztea da, eta bestea, zaharra; edo bat haurdun dago, eta bestea gaixorik; edo erreietako batean pertsona bakarra dago, eta bestean bi. Zer egin beharko luke autoak egoera horietako bakoitzean? Nola programatu?
Berezia izan da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurtengo ekitaldia. Hain zuzen, 30 urte egin ditu, eta, urtemuga ospatzeko, euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritzea erabaki du. Hamar horietako bat izan da Elhuyar aldizkaria. Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute zuzendariaren esanean, “ohore bat” izan da Elhuyar aldizkaria hautatu izana, Anaitasuna aldizkaria, Zeruko Argia/Argia, Ttipi-Ttapa, EHUko Kazetaritza Fakultatea, EITB taldea, Euskal Irratiak, Euskaldunon Egunkaria/Berria, Eibar.org ataria eta Goienarekin batera.
Azken urteotan, hainbat ikerketak frogatu dute badagoela erlazioa herpes birusaren eta alzheimerraren artean. Alabaina, hain birus ohikoa denez (ezpainetako herpesa …
Donna Stricklandek harrituta jaso zuen Nobel sarien ordezkariaren deia. Ezin zuen sinetsi, eta are sinesgaitzagoa egiten zitzaion Fisikako Nobel saria …
Zientzia-gaiak gutxitan iristen dira komunikabide orokorretara. Badira salbuespenak, ordea, eta horietako bat izan da Amaia Arranz Otaeguiren azken ikerketa: …
Neandertalen galera azaltzeko faktoreen artean, askotan aipatzen da klima. Izan ere, Erdi eta Goi Paleolitoan, Homo sapiens espeziea Europan hedatzearekin …
James P. Allison eta Tasuku Honjo ikertzaileek jasoko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria, minbizia tratatzeko bide berri bat aurkitzeagatik. Nobel Sarien erakundeak nabarmendu duenez, garatu duten metodoa iraultzailea da, immunologia-sistemak berak minbizi-zelulei aurre egiteko erabiltzen duen sistema baliatzen baitu, minbizi-zelulak zuzenean suntsitzen saiatu beharrean.
Sexu bidezko ugalketan, une gorenetako bat da ernalketa, hau da, obulua eta espermatozoidea batzen direnekoa. Berez, une bat baino gehiago …