Zer gertatzen zaio itsasoari? Arrantzaleak behintzat kexu dira azken boladan ez dutelako lehen adinako harrapaketarik egiten. Zientzialariak ere espero ez bezalako datuak ari dira biltzen han eta hemen... Zergatik, baina? Giza jarduerek badute eraginik? Bizkaiko Golkoaren egoera
Azkenaldi honetan, klonazio-teknikarekin lotutako ikerketa interesgarri batzuk azaldu dira hainbat zientzia-aldizkaritan eta kongresutan. Adibidez, Giza Genoma Erakundeak egindako kongresuan, klonazioaren hainbat oztopo gainditzeko bidea proposatu dute. Denbora gutxira, bide hori hartzea uste baino errazagoa dela eman dute aditzera beste ikertzaile batzuek.
Hondartzatik ateratzean, oinazpiko galipota garbitzeak lanak ematen ditu. Lan hori, ordea, ez da ezer azarotik kosta garbitzen ahalegintzen ari direnenarekin alderatuta. Prestige -k isuritako erregaiak itsasertzera heltzen jarraitzen du, eta lehendik poluitutako toki asko garbitzeko aukerarik ez da egon. Egia da lehenengo irudi beltzak apaldu direla, baina oraindik asko dago egiteko. Nola garbitu hori guztia?
Petrolio-ontzi batek itsasoan isuri bat izan eta gero, lehenbailehen ahal den erregai gehiena biltzeak du lehentasuna, kostara irits ez dadin. Itsasoan erregaia biltzeko sistemak zein diren jakin nahian, Jose Francorengana jo dugu. Bera AZTIko teknikaria da, eta Prestige -ren fuel-olioa itsasoan jasotzeko sistemak garatzen aritu da. Hain zuzen ere, AZTI, Tecnalia Korporazio Teknologikoaren partaidea, Eusko Jaurlaritzako jarraipen-batzordearen aholkulari zientifiko-teknikoa da.
Lorezaintzaren lehenengo arrastoak Mesopotamiako eta Egiptoko lorategienak dira. Garai haietatik, etengabeko bilakaera izan du. Kultura bakoitzak bere erara ulertu du arte hori: musulmanak Koranean agertzen den paradisua islatzen saiatzen ziren, txinatarrek natura imitatu nahi izaten zuten lorategietan... Euskal Herriko gaur egungo lorategietan, berriz, Europako tradizioa nabarmentzen da. Baina badira joera berriak; horien artean interesgarrienetakoa ingurumen-lorezaintza da.
Hona hemen gaur egungo ironia: milioika jende lagun hiltzen den bitartean, obesitatea osasun-arazo nagusienetakoa bilakatzen ari da. Haurrei zein helduei eragiten die, eta obesoen kopurua etengabe ari da handitzen mundu osoan. Hori ikusita, bada obesitateari XXI. mendeko izurria deitu dionik. Izendapen deigarriak alde batera utzita, gaitza errotik aztertzen hasi dira adituak. Zer dakite obesitateari buruz? Nola gelditu izurria? Galdera asko daude erantzuteko. Ana Mª Rocandio EHUko Gasteizko Farmazia Fakultateko Bromatologia eta Nutrizio Saileko irakasle titularra da. 1986an obesitate morbidoari buruzko tesia egiten hasi zen, eta geroztik ikerketa eta lan ugari egin ditu obesitatearen gainean. Oso lanpetuta dabilen arren, gure galderei erantzuteko tartetxo bat egin digu.
Toki hotz askotan, lurzorua tamaina heterogeneoko pikorrez eratuta dagoenean, harri eta pikor xeheak antolatu eta harrizko irudi harrigarriak osatzen dira. Batzuetan, harriek poligonoak edo zirkuluak eratzen dituzte, beste batzuetan ilaratan azaltzen dira, hainbatetan labirinto-moduan... Zerk edo nork egiten ditu marrazki horiek? Orain, ordenagailuz egindako eredu baten bidez, erantzun matematikoa, eta ez intuitiboa, eman zaio galdera horri.
Udaberriaren beldur. Halaxe egoten dira batzuk. Izan ere, polenari alergia diotenentzat ez da batere samurra izaten urte-sasoi hau. Tenperaturak goxatu eta landareak loratu orduko, polenarekiko erreakzioak azaltzen dira alergikoetan. Onddoei alergia Animaliak eta intsektuak, alergikoaren etsai
Azkenean, iragarpen beltzenak bete egin dira, eta bertan dugu Prestige -k isuritako fuela. Hasierako galleten neurriko orban txikien ondoren, Galizian lehenagotik ezagutzen zituzten moduko orban handiak iritsi dira Euskal Herriko kostara. Gai horri buruz hitz egiteko, Juantxo Lopez de Uralderekin jarri gara harremanetan. Adeitasun osoz eta euskaraz erantzun die egindako galdera guztiei.
“Bazekien lurrin hori hobetzeko gai zela. Gizatiarra bakarrik ez, gizakiaz gaindiko lurrin bat sortuko zuen, aingeru-lurrina, hain zoragarria eta indarrez betea, ezen usaintzen zuena sorginduta geldituko baitzen eta lurrin hori zeramana —hau da, bera, Grenouille— bihotz-bihotzetik maitatzea beste aukerarik ez baitzuen izango.”