Aurkeztu berri den software bati esker, eskuak erabili gabe teklatuarekin bezain azkar idatz daiteke ordenagailuan. Horretarako, begiradaren laguntza besterik ez da behar.
Kable elektronikoen eta telefonikoen kobrea berreskuratzea ez da gauza berria. Baina kobre birziklatua ez da oso purua izaten, ez behintzat zenbait erabileratarako behar den bezain purua. Zamudioko Robotiker zentro teknologikoan ikusmen artifizialeko sistema bat garatu dute nahastuta dituen beste metalak baztertu eta purutasun handiko kobrea lortzeko.
Aspalditxotik, kolesterola sendagileen eta fisiologoen mundutik atera eta jende guztiarentzat egin da ezagun neurri batean: analisi kliniko arruntetan azaltzen da odoleko kolesterol-maila, ‘kolesterolik gabe’ etiketa daramaten janariak daude salgai, eta batek baino gehiagok elikadura zaindu behar du kolesterol-maila altua duelako.
Badira ia hiru urte Nazio Batuek sei mila milioigarren bizilaguna jaio zela aldarrikatu zutenetik. Ordutik beste jaiotza eta heriotza batzuk izan dira, eta, inolako zalantzarik gabe, lehenengoak bigarrenak baino gehiago izango ziren. Hala ere, zenbait adituren ustean, populazioak gailurra jo du eta laster gutxitzen hasiko da. Beste batzuek, ordea, kontrakoa pentsatzen dute eta beldur dira etorkizunean ingurumenak ezingo diola hain zama astunari eutsi. Nork du arrazoi?
Berriki, Marten NASAk ura aurkitu duela irakurri eta entzun da. Alabaina, hori ez da zuzena; bai, ordea, Marteren zoru azpiko eremu batzuetan hidrogeno ugari dagoela. Eta, zantzu guztien arabera, oso litekeena da hidrogeno hori ur-molekulena izatea. Zer dela eta iritsi dira ondorio horretara?
Dirudienez, ondare historikoa modan dago, eta udaletxe askotan dago altxor horiek gordetzeko egitasmoren bat. Hortaz, zenbait eraikuntza historiko zaharberritzen ari dira, ahanzturaren lozorrotik aterata berpizteko asmoz. Horien artean, Gasteizko Santa Maria katedralaren zaharberritze-lanak eredugarriak izaten ari dira, erabiltzen ari diren ikuspuntuak eta metodoak emaitza paregabeak ematen ari baitira.
Gizakiak betidanik sortu ditu hondakinak: egindako tresna eta gaiak behin eta berriro erabili ondoren eta beste ezertarako balio ez dutenean, bota egin ditu. Alabaina, nomada izateari utzi zionetik, zabor-pilaketa gero eta arazo larriagoa bilakatu da mundu osoan.
Azken garaiotan, elikagaiak kezka-iturri bihurtu dira: bateko behi eroak eta besteko dioxinak zein transgenikoak direla, badirudi janarien segurtasuna ez dagoela bermatuta. Izatez, elikagaiak gaixotasunen transmisio-bide garrantzitsua dira. Dena dela, gizartearen kezkak eta benetako arriskuak ez datoz bat, elikagaiek garraiatzen dituzten mikroorganismoak baitira gaixotasunen eragile nagusiak. Nolanahi ere, arrisku guztiak aztertu behar dira prebentziorako neurri egokiak hartu ahal izateko.
Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Klinikan kardiomioplastia zelularra erabili zuten infartuak jotako bihotza osatzeko. Teknika berritzaile horren ezaugarriez eta ekar ditzakeen onurez hitz egiteko, ebakuntza egin zuten zirujauetako batekin bildu ginen. Nafarroako Ospitale klinikoan punta-puntako teknika erabili dute bihotzekoak jotako gaixoa sendatzeko. Baina organoak osatu ezin direnean, gehienetan transplantearen aukera besterik ez da gelditzen. Ez da irtenbide samurra, baina EAEk munduko emaitza onenak ditu, bai transplante kopuruan bai transplantatuen biziraupenean ere. Joseba Aranzabalek lorpenaren arrazoiak zein diren azaldu digu, besteak beste.
Aldian behin, era guztietako hondamendiek bat egiten dute denboran: munduko bazter batean suteak pizten diren bitartean, bestean ikaragarrizko uholdeak jasaten dituzte, harantzago lehortea da arazo nagusia, eta are urrunago izurriteak zabaltzen dira. Urte horretan, munduak El Niñoren bisita izan du. Hurrengoan, berriz, baliteke La Niña etortzea, eta eragindako kalteak ez dira askoz txikiagoak izango. Izenen zurrunbiloaren nondik norakoa
El Niñok OME kezkatzen du