Oro har, petrolioa duena aberatsa da. Gizartea likido beltz horren inguruan antolatuta dago, eta oso zaila izango da hori aldatzea. Badirudi agortzen ez den bitartean gizarteak ez duela beste energia-iturriak sustatzeko ahalegin sendorik egingo. Industria, ordea, ahaleginduko da agortu arte petrolioa erauzten.
Begiratu zure ingurura. Ikusten duzunaren zati handi bat petrolioa da. Ezetz? Begiratu berriz. Zura ikusten duzu, metala, beira, harria, landare batzuk, beharbada animaliaren bat ere bai; elikagaiak eta ehunen bat edo beste ere ikusten dituzu, seguru asko. Zerrenda luzea, bai. Baina gainerako guztia petrolioa da.
Alpeetan aurki daitezkeen harrien artean bada fluorita izeneko harri urdin edo berde deigarri bat. Benetan ikusgarria da; izan ere, munduko mineralik koloretsuena dela idatzi izan da inoiz. Beraz, ez da harritzekoa apaingarriak egiteko erabili izana. Baina, horrez gain, fluoritak beste altxor bat ere badu gordeta; izenak berak adierazten du: fluorra du.
Aranzadi taldeko kideek Neolito garaiko gizaki baten hezurrak aurkitu dituzte Gipuzkoako Jaizkibel mendian. Ikertzaileek iragarri dute litekeena dela fosilek 6.000 urte inguru izatea; dena dela, oraindik ez dituzte karbono-14 bidezko datazioaren bitartez analizatu. Alvaro Arrizabalaga eta Mari Jose Iriarte arkeologoek aurkeztu zituzten lehen zundaketaren emaitzak.
Sinaval/Eurofishing feriaren barruan, arrantzaren kudeaketari buruzko hitzaldiak antolatu ditu AZTIk. Hizlarietako bat Tony Hawkins izan zen, Ipar Itsasoan arrantza kudeatzen duen NSCFP erakundearen zuzendaria. Hawkins Aberdeeneko itsas biologiako laborategiaren zuzendaria izan zen, eta bakailaoaren, abadiraren eta beste espezie batzuen ugalketari buruzko ikerketa asko zuzendu ditu. Eskerrak eman nahi dizkiogu AZTIri eskoziar peto horrekin hitz egiteko aukera emateagatik.
Biologiaren sekretuak kimikaren hizkuntzan idatzita daude, eta zelulen nukleoetan gordeta. Leku batzuetan zergatik gaixotzen garen azaltzen da, eta beste batzuetan, adibidez, zergatik ditugun begi marroiak edo esku luzeak; bilatzen jakin behar da. Sekretuak DNAk ditu idatzita. Eta duela berrogeita hamar urte aurkitu zuten nola. Helize bikoitza Ingeniaritza genetikoaren hastapenak Genomak aztergai
Zeinek aurkitu zuen DNAren egitura? James Watson eta Francis Crick biokimikariek, noski. 1953. urtean egin zuten, eta, lan horrengatik, Nobel saria jaso zuten 1962an. Baina emakume batek ere hartu zuen parte ikerketa horretan; beharbada, emakume horrek DNAren egitura aurkituko zuen inongo laguntzarik gabe. Baina ikerketa hori ez zen lehia garbia izan. Ondorioz, ez zuen saririk eta esker onik jaso.
Horrelako istorioak betidanik ezagutu izan dira. Ezberdina izatea garesti ordain liteke. Eta DNA ospetsua joko horretan aritzen da ia etengabe. Bizidunak osatzeko informazioa kodetzen duenez, DNAn aldaketak gertatzen direnean ondorioak larriak izan daitezke.
Frantzian eta Estatu Batuetan lan egin zuen arren, John Walker biokimikari britainiarra Cambridgeko Unibertsitatera joan zen Fred Sanger biokimikariak gonbidatuta. Han garatu zuen bere ibilbide profesionala. Besteak beste, han ikertu zuen ATP sintasa proteina, eta, ondorioz, Kimikako Nobel saria jaso zuen 1997an.
1909ko urtarrilaren 15ean, hiru lagun iritsi ziren Hego Polo magnetikora. Ernest Shackleton esploratzaileak zuzentzen zuen espedizio britainiar haren helburu nagusia Hego Polo geografikoa zen, baina hara ez ziren iritsi.