Duela 46 urte, Joxemiel Barandiaran antropologo ospetsuak eta bere taldekideek Lezetxiki kobazuloaren indusketari ekin zioten. Hamabi urte iraun zuen kanpainak, eta, besteak beste, Euskal Herrian aurkitu den giza fosilik zaharrena aurkitu zuten. Azken urteotan, berriz, Aranzadiko arkeologoak teknika berriekin hasi dira aztarnategi berean lanean, ustez sekretu asko geratzen direlako oraindik aurkitzeko.
Gaur egun ordenagailu gehienak sare bidez konektatuta daude. Horretarako, munduan Internet dago martxan, eta maila txikiagoan beste hainbat motatako sareak erabiltzen dira. Adibidez, bulegoetan LAN sareak ohiko bihurtu dira. Orain, hurrengo urrats baten aurrean gaude: kablerik gabeko sare lokalak.
Orain arte malariari aurre egiteko erabili diren metodoek kale egin dutenez, gaitza sortzen duen bizkarroiaren eta hura transmititzen duen eltxoaren genomak deskodetzeak bide berriak irekiko zituela uste zuten zientzialariek. Hala, lan horri ekin zioten. Eta, duela gutxi, bi zientzia-aldizkari garrantzitsuenek aldi berean aurkeztu dute lorpena: Nature aldizkarian Plasmodium falciparum bizkarroiaren genoma argitaratu dute, eta Science -n, berriz, Anopheles gambiae eltxoarena. Horrekin batera, gaiarekin lotutako beste ikerketa asko plazaratu dituzte.
Zerk egiten du arrakastatsu leku publiko bat? Zergatik biltzen da jendea maiz toki batean eta ez hainbestetan beste batean? Erantzutea erraza balitz, hiriak atseginagoak izango lirateke… ala ez? Argi dago, diru-eskasiak mugatzen ditu aukerak; baina, beharbada, hori aitzakia besterik ez da eta diseinu atseginagoak eta originalagoak erraz egin daitezke.
Ignacio Martinez eta Juan Luis Arsuaga oso paleoantropologo ospetsuak dira, Atapuercako aztarnategietan egindako indusketengatik. Hala ere, zientziaren dibulgazioaren esparruan ere ez dira arrotzak. Elkarrekin zein banaka, arrakasta handiko liburuak idatzi dituzte; ospetsuena La especie elegida da. Aurten eboluzioari buruzko beste liburu bat argitaratu dute, Amalur izenekoa.
Itsu-itsu sinesten dugu toki estrategiko batean kokatutako sentsore batek egunean milioi bat neurketa egiten dituela, baina ez dakigu zer gertatzen den zenbaki-sorta horrekin.
Elhuyar Kultur Elkartearen lanetan ere parte hartu zuen garai batean. Donostiako fisikaria da, eta bere ibilbide profesionalaren hasieratik zirkuitu integratuetan interes handia izan duenez, esparru horretan egin zuen doktore-tesia. Gaur egun, Intel enpresaren egoitza nagusian ari da lanean, Estatu Batuetan.
Bidaia batean, herri txiki bateko zineman sartu nintzen. Eserlekuak zaharkituak zituen, eta tokia ere ez zen inolaz ere atsegina: duela 30 urteko zinema zirudien. Baina proiektagailua martxan jarri bezain laster, dena aldatu zen: soinu digitala erabiltzen zuen. Horrek, behintzat, gaur egungo kutsua ematen zion lokalari.
Ez da zientzia-fikzioa; Idelt enpresan pieza berriak egiten laguntzen duten hainbat sistema erabiltzen dute, eta, ordenagailuan pieza bat diseinatu ondoren, paperean inprimatuko balute bezala, pieza horren prototipoa zuzenean egiten du makina batek.
Oro har, Munduko Kopako partidak ikustera joaten dena ez da zelaiaren egoeraz arduratzen; jokoa ikusi besterik ez du nahi. Baina belarra behar bezala egoteko, zaintze-lan nekezak egin behar dira aste osoan zehar.