Roa Zubia, Guillermo

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Adio hondartza naturalei

2004/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Zer gertatuko litzateke hondartzak itxiko balituzte ekosistemak babesteko? Hainbaten kontzientzia ekologikoa bertan behera geratuko litzateke. Gauza bat da ekologista izatea; baina, batzuen ustez, hondartzak ixtea ia-ia giza eskubideen aurka jotzea litzateke.

Otsoa, urtetik urtera ugariagoa

2004/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Otsoaren populazioa handitzen ari da. Hain zuzen ere, normalean ikusten ez zen tokietan ikusi dute azkenaldian. Horrek esan nahi du gizakiaren jarrera aldatu egin dela; otsoak garai batean baino mehatxu txikiagoa du, eta duela urte asko utzitako lurraldeetara itzultzen hasi da. Zer da hori, berri ona ala txarra?

Hartza, urtetik urtera urriagoa

2004/05/01 Elosegi Irurtia, Migel M. -
Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Iraupena kolokan dauka Pirinioetako hartzak. Gizakiarekin batera hainbeste urte eman ondoren, desagertu egingo da, ezer egiten ez bada. Zer nahi dugu, iraganeko piztiatzat hartu edo salbatu? Zaila dirudi hartza salbatzea; dena dela, adituen arabera, oraindik egin daiteke.

CERNek berrogeita hamar urte

2004/05/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ikerketa nuklearraren zentro europarra da CERN (Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire). Atomoa baino txikiagoak diren partikulak ikertzen dituen laborategi europarrak berrogeita hamar urte egingo ditu aurten. Suitzako Geneva hirian du egoitza nagusia, eta, gaur egun, hogei estatu dira elkarteko kide.

Epidemiak historian zehar

2004/04/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ez dira hutsetik sortzen. Ez dira jainkoek bidalitako zigorrak. Erraz hedatzen diren gaixotasun kutsagarriak dira, eta, beraz, ulergarriak. Eta ulertzen dituztenen arabera, gizakiaren bizimoduak samurtu die hein batean epidemiei bidea. Atzera begiratzea beharrezkoa da orain. Garaiz dabil gizakia izurrien historiatik ikasteko?

Gerra eta epidemiak eskutik

Sexuak ekarri zuen epidemia

Ebola: epidemia izateko azkarregia?

Beti izaten da erroreren bat

2004/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Neurketak egitean inoiz ez da zenbaki zehatz bat lortzen. Beti falta izaten da zehaztasuna, maila batean edo bestean. Horrek ez du esan nahi neurketa gaizki egin denik, baina bai metodoak berak errorea duela.

Goldeari ez eragin, zaindu lurra

2004/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Nekazaritza oso jarduera suntsitzailea da zoruarentzat. Milaka hektarea lantzen direnean, milaka hektarea horien lurzoruari eragiten zaio goldearekin, eta prozesu natural asko eteten dira. Baina, jakina, jan beharra dugu. Nekazaritza beharrezkoa dugu. Nola elikatu bestela milaka milioi lagun? Kontserbazio-nekazaritza izan daiteke alternatiba bat. Humus berriaren lurra

Joaquín Martínez Torregrosa: Ikasteko, ezinbestekoa da ahalegin kontzientea.

2004/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Gogoan duzue telebistako Cosmos programa? Oso arrakastatsua izan zen. Bukatu zenean, programa osoa ikusi zuen jendeak zer ulertu zuen aztertu zuten. Eta ikusi zuten grabitateari buruz, esate baterako, ikasi ez duen jendeak adina zekitela: planetak flotatzen ari direla uste zuten, grabitaterik gabeko egoeran daudela, grabitatea atmosferarekin batera 'bukatzen' dela eta abar. Cosmos programa osoa ikusi zuten, baina horrek ez zien ezertan eragin. Ikasteko, ezinbestekoa da ahalegin kontzientea.

Kepa Altonaga: "Idazle klasikoetan, laiko bakarra Jean Etxepare medikua zen"

2004/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Dibulgazio-liburua idazteko beka irabazi du Kepa Altonagaren Etxepare, Aldudeko medikua proiektuak. Ez da liburu bat idazteari ekingo dion lehen aldia. Sariketa honen babesean Folin markesa . Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan eta Armand David, pandaren aita liburuak burutu zituen 1996an eta 1999an, hurrenez hurren. Altonaga biologia-irakaslea da EHUn.

Jesus Mari Ugalde: "Praktikoena teoria on bat da"

2004/01/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Jesus Mari Ugalde kimikariak hil honen amaieran jasoko du 2003ko Ikerketako Euskadi saria. Donostiako Kimika Fakultateko irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ugaldek zuzentzen duen taldeak kimika teorikoa ikertzen du. Horretarako, atomoz eta molekulaz osatutako sistemak simulatzen dituzten programa informatikoak erabiltzen dituzte, eta sistema horien erreakziobideak aztertzen dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila