Roa Zubia, Guillermo

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Simetria ez da beti lege

2004/11/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Utzi harri bat uretara erortzen eta simetria aurkituko duzu. Uhinak norabide guztietan berdin hedatuko dira, eta zirkulu perfektuak osatuko dituzte. Eta normala da; ez dago arrazoirik norabideren batean ez hedatzeko eta simetria puskatzeko. Hala ere, naturak ez du beti horrela jokatzen.

Non sortzen dira dioxinak?

2004/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Erraustegiak aipatzen direnean dioxinak aipatzen dira, noski. Errekuntzan sortzen diren milaka molekulen artean mota bat dira, baina, osasunean duten eragina ikusita, ez dira txantxetan hartzekoak. Dena dela, zalantza bat argitu behar da: nola sortzen dira molekula horiek? Errausketan bakarrik sortzen dira edo zaborrean egoten dira erretzen hasi baino lehen?

Ongi etorri, CD txit gorena

2004/10/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Disko konpaktuak erreproduzitzeko lehen gailua merkaturatu zenean, teknologiazaleak aztoratu egin ziren. “Hamabi zentimetroko diametroa besterik ez duen disko bat, eta betiko LP horiek baino musika gehiagorekin!”, esaten zuten. Baina ez zen tamaina-kontu hutsa. Askoren ustez, 1982ko urriaren 1ean aro digitalean sartu ginen.

Zientziari toki gutxi egunkarietan

2004/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Elhuyar Fundazioak egindako azterketa baten arabera, Gara, Berria, El Diario Vasco, Deia eta El Correo Español egunkarietan argitaratutako zientzia-berriek argitaratutakoaren % 1 osatu dute 2003ko azarotik 2004ko apirila bitarteko epean.

Lentea, zientziaren begiaren berritzaile

2004/09/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Existitzen den guztia ez da ikusten; gauza batzuk urrutiegi daudelako, eta beste batzuk txikiegiak direlako. Erraza da esatea, baina ez onartzea. Dena dela, gaurko egoeratik ikusita, ematen du gizakia bat-batean jabetu zela horretaz; ez da guztiz egia, noski, baina oso denbora laburrean gauza berri asko ikusi zituen.

Cassini, Eraztunen Jauna

2004/09/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia
Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Giovanni Domenico Cassini astronomo polemikoak Saturno behatzen eman zituen bere bizitzako urte gehienak. 1712ko irailaren 11n hil zen, erabat itsututa, baina ordurako lortu zuen planetaren itzal-joko misteriotsuak argitzea.

Luis Monje: "Ikerketan, merezi du irudien kalitatea zaintzea"

2004/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Solabarrieta Arrizabalaga, Danel - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Luis Monje biologoa da, baina biologoa dela esatea ez da nahikoa; horrez gain, marrazkilari eta argazkilari profesionala izan da urtetan. Egun, zientzia-gaien ilustratzailea da Alcalako Unibertsitatean. Ilustrazio zientifikoari buruzko hitzaldi eta ikastaro asko eman ditu, eta milaka artikulu eta zortzi bat liburu argitaratu ditu. Artista harrigarri honek gurekin egoteko tarte bat hartu zuen.

Albaola, ontzi tradizionalei begira

2004/07/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Albaolakoentzat azken proba nabigatzea da; ez du zentzurik itsasontzi bat egiteak ur gainean ibiltzeko gai ez bada; eta ez dute museo bateko beirazko kutxa batean sartu nahi itsasontzia tradizionala izateagatik. Diseinu zaharra duen itsasontzi bat bukatzen dutenean, urtebeteko lana gutxi gorabehera, itsasora eraman, eta nabigatu egiten dute. Hori da itsas ondarea zaintzea, hori.

Delta: ibaia itsasoaren aurka borrokan

2004/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ibaiak etengabe dakar nonbaitetik lapurtutako materia, eta itsasoak etengabe jaten du ibaiak ekarritako hori. Borroka hori ez da inoiz amaitzen ibaien bokaleetan. Batzuetan, itsasoak irabazten du, eta, beste batzuetan, ibaiak. Nolanahi ere, toki horietan ia beste edozein tokitan baino azkarrago egiten du aurrera edo atzera kostaldeak; eta, askotan, deltak izaten dira borrokaren ondorioa.

Juan Bald: "Baikorrak izan behar dugu. Itsasoaren egoera hobetu egin da"

2004/06/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

AZTIko Angel Borja biologoa eta SOC-SOES erakundeko Michael Collins ozeanografoa Oceanography and Marine Environment of the Basque Country liburuaren editoreak dira. Liburua Euskal Herriko itsasoari buruzko ikerketen bilduma bat da, eta ozeanografiaren arloko erreferentea izango da hemendik aurrera. Liburuaren egileetako bat, AZTIko Juan Bald biologoa, izan dugu gurekin liburuaz hitz egiteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila